Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Bihar irekiko da Hezkuntzako lan eskaintza publikoak izena emateko epea, 2015ean Eusko Jaurlaritzak deituko duen lau oposioetako lehena

2015.eko otsailak 18
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzako 275 plaza hauen deialdia gaur bertan argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Lehendabiziko azterketak ekainean egingo dira. 
  • Lan eskaintza publiko honez gain, Eusko Jaurlaritzak Osakidetzarako, Ertzaintzarako eta Administrazio Orokorrerako enplegu publikoko deialdiak ere egingo ditu 2015ean, 1.573 lanpostu sortzeko. 
  • Gainera, otsaileko azken asteburuan, Euskadiko Administrazio Orokorreko lan kalifikatuko bederatzi lan poltsetan sartzeko BECen egingo diren hautaketa probetan parte hartuko dute 9.343 lagunek.
  • Eusko Jaurlaritzak enplegu publiko egonkorrarekin eta kalitatezkoarekin duen konpromisoa azpimarratu du beste behin ere, zerbitzu publikoen funtzionamendu eraginkorra bermatu ahal izateko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du oposizio-lehiaketara irteten diren Haur eta Lehen Hezkuntzako 275 irakasle plazak lortzeko epeak, baldintzak eta hautaketa prozesua arautzen duen agindua. Legeak agintzen duen bezala, plazen % 7 desgaitasun fisiko edo intelektualen bat duten pertsonei gordeko zaizkie, betiere irakasle izateko eragozpenik ez baldin badute:


ESPEZIALITATEA ESKAINITAKO LANPOSTU KOPURUA
Haur Hezkuntza 110
Lehen Hezkuntza 60
Ingelesa 50
Musika 15
Heziketa fisikoa 15
Hezkuntza Berezia. Pedagogia terapeutikoa 25
GUZTIRA 275

Gaur-gaurkoz, euskal hezkuntza publikoko sisteman 26.171 lagunek egiten dute lan. Lan eskaintza publiko honek lanpostu finko bat izateko aukera emango die 275 laguni, euskal irakaskuntzaren eraginkortasun eta hobekuntzari ekarpena eginez.
Hautaketa prozesuko azterketak gainditu baina funtzionario plazarik lortzen ez duten lagunek, irakaskuntzan ordezkapenak egiteko zerrendan izena emateko aukera izango dute gainditutako espezialitatean.

BALDINTZAK

Hautagaiak honako tituluak izatea frogatu behar dute:

• Irakasle titulua edo dagokion gradua.
• Lehen Hezkuntzako irakaslea.
• Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakaslea.

Horrez gain, aurkezten diren pertsonek Hezkuntzako Bigarren Hizkuntza Eskakizunari dagokion euskara maila izatea egiaztatu beharko dute (IVAPeko Hirugarren Hizkuntza Eskakizuna, HABEko 3. maila, EGA, Osakidetzako Hirugarren Hizkuntza Eskakizuna, Euskaltzaindiaren “D” agiria, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 5. maila...), bai dagokion titulua izatea frogatuta bai dagokion idatzizko eta ahozko azterketak gaindituta. Era berean, Espainiako herritartasuna ez duten eta hizkuntza ofizial gisa gaztelera ez duten hautagaiek gaztelera dakitela egiaztatzeko titulua aurkeztu edo dagokion idatzizko eta ahozko azterketak gainditu beharko dituzte.

Ingelesezko 50 plazetako bat lortzeko hautagai izanez gero, azterketa guzti-guztiak ingelesez hutsez egingo dira.

IZEN EMATEA

Izena eman eta dagokion agiri guztiak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa da, bihartik, 2015eko otsailaren 19a, kontatzen hasita. Izena eman nahi duten lagunek Internet bidez (www.euskadi.eus), ZUZENEAN herritarrentzako zerbitzuko Gasteiz, Donostia edo Bilboko bulegoetan, Eusko Jaurlaritzarekin dagokion hitzarmena sinatuta duten toki-administrazioko erregistroetan, Correosko bulegoetan zein atzerriko ordezkaritza diplomatiko eta bulego kontsularretan, betiere aldez aurretik 18,18 euroko tasa bat ordainduta.
Behin izena emateko epea amaituta, onartutako zein alboratutako hautagaien behin-behineko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarien zein Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan argitaratuko da. Zerrenda argitaratutakoan, erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epe bat irekiko da, eta, behin erreklamazio horiek guztiak aztertutakoan, onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Eusko Jaurlaritzak maiatzeko bigarren hamabostaldian emango du ezagutzera bai azterketen epaimahaien egoitza eta osaketaren berri bai azterketak egiteko leku eta daten berri. Azterketok ekainean hastea aurreikusita da.

LAU LAN ESKAINTZA PLUBLIKO ETA BEDERATZI LAN POLTSA 2015EAN

Hezkuntzako enplegu publikoko deialdia 2015ean, enplegu publikoarekin, egonkorrarekin eta kalitatezkoarekin duen konpromisoari eusteko, Jaurlaritzak deituko dituen lau eskaintzetako lehena izango da. Guztira, 1.573. lanpostu eskainiko dituzte Jaurlaritzak herritarrei ematen dizkien zerbitzu publikoen funtzionamendu egokia bermatzeko:

• Ertzaintza: 250 lanpostu, XXV. promoziorako.
• Osakidetza: 968 lanpostu (Txanda askekoak 484 eta barne-promoziokoak 484)
• Administrazio Orokorra: 80 lanpostu Eustateko inkestatzaile gisa.

Gainera, otsailaren 27an, Euskadiko Administrazioan lan egiteko lan kalifikatuko eta profesionaleko bederatzi poltsetan sartzeko hautaprobak hasiko dira. Hainbat arlo hartuko dituzte, besteak beste: zuzenbidea, ekonomia, arkitektura, epidemiologia, adingabeen zentroetako hezkuntza, berdintasuna, itzulpengintza, hizkuntza normalizazioa eta Administrazio Orokorreko Goi Mailako Kidegoa.

9.343 pertsonek eman dute izena; beraz, denentzako lekua izateko, Barakaldoko BECen egingo dira azterketak asteburu osoz.

Probak gainditzen dituztenek euskal administrazio publikoan bitarteko funtzionario gisa lan egiteko aukera izango dute, eta, besteak beste, aldi baterako ezintasun-egoeran dauden, lan- eta familia-bizitza uztartzeko baimena duten eta errelebo-kontratua duten funtzionarioak ordezkatuko dituzte.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nerealz
    2015.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    Mañana se abre el plazo de inscripción para la #OPE de #Educación del Gobierno Vasco http://t.co/onxuF2xUq0

  • @radio_vitoria
    2015.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #OPE Se abre el plazo de inscripción para la OPE Educación, 1ª de las 4 oposiciones que @Gob_eus convocará en 2015 ➡ http://t.c

  • @euenfermeria
    2015.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #OPE Se abre el plazo de inscripción para la OPE Educación, 1ª de las 4 oposiciones que @Gob_eus convocará en 2015 ➡ http://t.c

  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    [#OPE] Se abre plazo de inscripción para la OPE Educación, 1ª de las 4 oposiciones que @Gob_eus convocará en 2015 ➡ http://t.co/kJoYfrIZQi

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)