Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak izapidetutako eee-ak % 41 jaitsi dira 2014an

2015-02-17

2014an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, guztira, 1.434 enplegu-erregulazioko espediente izapidetu zituen; hau da, 2013an (2.426) baino % 41 gutxiago. Espediente horiek 16.747 pertsonari eragin zieten, aurreko urtean (31.790 pertsona) baino % 47 gutxiagori.

Etendura-espedienteak 814 izan ziren eta 12.091 pertsonari eragin zieten (-% 50) eta lan-jardunaldia murriztekoak 543, eta 3.196 pertsonari eragin zieten (-% 45). Azkenik, azkentzeko espedienteak 77 izan ziren, 1.460 pertsonari eraginez (-% 22).

 

Urtarrilean ere jaitsi egin ziren

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 95 espediente izapidetu zituen urtarrilean; hau da, 2014ko abenduan baino baino % 22 gutxiago (122) eta iazko hil berean baino ia % 73 gutxiago (251).

Espediente guztietatik, 81 (% 85) aurreko baten jarraipena izan dira, eta 1.525 langileri eragin diete (% 89). Etendura-espedienteak 58 izan dira, lanaldia murriztekoak 30 eta azkentzeko espedienteak 7.

Eteteko espedienteek 1.149 langileri eragin zieten (aurreko urtean baino % 54 gutxiagori), lanaldia murriztekoek 216ri (-% 65), eta kontratu-amaierakoek, berriz, 347 langileri (2014an baino % 150 gehiagori).

Sektoreka, urtarrilean ez zen EEErik izapidetu lehen sektorean. Eraikuntzan, ehunekoa aurreko hilabeteetakoen antzekoa izan da (% 7,37), baita industrian (% 44,21) zein zerbitzuetan (% 48,42) ere.

Egun, 8.112 langileri eragiten dieten 708 espediente daude indarrean; espediente horietatik 6.927 (% 85) aurreko baten jarraipena dira.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

 

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/eu/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/eu_esttraba/estadisticastrabajo.html?_ga=1.265447375.1927434697.1423139710

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @CyberEuskadi
    2015-02-17

    Comentario de Twitter:
    "Caen un 41% los ere tramitados por el Gobierno vasco en 2014" http://t.co/5SzDXWiYWI

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2015-02-17

    Comentario de Twitter:
    [#ERE ] Caen un 41% los ere tramitados por el Gobierno vasco en 2014 ➡ http://t.co/3rbIqBMgOc #CompromisoPersonas

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)