Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak “Skeleton Sea. Mantendu ozeanoak garbi” erakusketa inauguratzen du Urdaibain

2015-02-17

 

  •    Hondartza eta kostetatik batutako zaborra Arte ekologiko bihurtuta
  •    Maiatzaren 17a arte ikusgai eta doaneko sarrera
  •    Itsas munduaren zale amorratuak diren hiru surflari hauek sortutako proiektua da; orain dela urte asko, esfortsuak bateratu eta ozeanoak garbi mantentzearen aldeko sentsibilizazio lana bultzatu zutenak

 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturian kokatua eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarenmenpe dagoenak, gaur “Skeleton Sea. Mantendu ozeanoak garbi” aldizkako erakusketa inauguratu du. “Skeleton Sea” kolektiboaren muntai izugarriaz ari gara, non Luis de Dios, Xandi Kreuzeder eta João Parrinharen produkzio sortzailea bateratzen den.

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzarako zuzendariak adierazi bezala, “Skeleton Sea: artea eta ekologia, itsas munduaren zale amorratuak diren hiru surflari hauek sortutako proiektua da; orain dela urte asko, esfortsuak bateratu eta ozeanoak garbi mantentzearen aldeko sentsibilizazio lana bultzatu zutenak. Munduko kosta guztietan bilatutako objektuekin egiten dute lan eta haiekin tamaina handiko figurak sortzen dituzte, zeintzuk deserosoa den errealitate batekin aurrejartzen gaituzten: gizakia da gure ozeanoek jasaten duten mehatxu handiena”.

Plastikoak, metalak, egurrak, itsasora botatako freskagarri latak, hondartzan ahaztutako aulkiak, itsasontziek galdutako buiak, urperaketen arrastoak, arrain ezberdinen hezurrak, txankletak, neopreno zatiak: zabor mota guztiek daukate erabilpen bat eta potentzial handia izkutatzen du. Premisa horren azpian, Skeleton Seako artistek bigarren bizitza bat ematen die material horiei.

“Skeleton Seako pieza bakoitza, intentzio adierazpen irmo bat da, ozeanoen bizitza hobetzeko bakarkako eta taldekako jarrera aldaketa bilatu nahi duen probokazio argia”. Mezua oso argia da: “Mantendu garbi ozeanoak!” nabarmendu du Barredok.

Kolektibo honek zentroko erakusketa-geletan bere artelanak ikugai jartzen dituen bigarren aldia da. Lehen aldiz, 2011 urtean izan genituen gurekin. Kolektibo honen ikuspegi eta egiteko era bereziak, bisitari ugari erakarri zituen eta parte hartzea handia izateaz gain, kritika onak ere jaso zituen. Okasio honetan aurkezten diren artelanak, guztiz ezberdinak dira eta lehen edizioaren eta bigarren edizioaren artean prestatutako piezak dira.

Gainera, erakusketan zehar, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, kolektibo horretako artistek prestatutako tailerra antolatuko da zaborretik hasita Artea sortzeko; data eta ordua definitzeke. Erakusketa hau doanekoa da eta maiatzaren 17a arte egongo da ikusgai.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Ihobek kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Politika Sailaren menpe dagoen Ingurumen Jarduketarako Sozietateak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)