Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak harrera egin die Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan hobekuntza ikastaroak egiten ari diren ikasle txiletarrei

2015.eko otsailak 17
  • Txileko 107 gazte hobekuntza-ikasketak burutzen ari dira ikasturte honetan Euskadiko Lanbide Heziketako zentroetan
  • Harrera ekitaldian, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Euskadiko Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusa aurkeztu du, Lanbide Heziketaren IV Euskal Planean jasotako ekimena

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak harrera egin diote gaur arratsaldez Lehendakaritzan, ikasturte honetan Euskadin hobekuntza-ikasketak egiten ari diren Txileko Lanbide Heziketako ikasle talde bati. Lanbide Heziketako Sailburuordetza eta Txileko Hezkuntza Ministerioaren artean indarrean den lankidetzari esker ari dira gauzatzen ikastaldi hau. Orotara, Txileko Gobernuak bekatutako 107 gazte ari dira euren ikasketak osatzen Lanbide Heziketako 8 euskal ikastetxetan, besteak beste, Diseinu eta fabrikazio mekanikoa, Nekazaritza-ekoizpena, Administrazioa eta Finantzak ETEentzat, Haragikiak eta gaztagintza, Eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta gisako programetan ari dira trebatzen gazteok.

Euskadin egiten ari diren ikastaroen iraupena aldakorra da. Izan ere, 5,5 hilabete eta 9 hilabete bitartekoa izan daiteke, baina batez beste, 7,5 hilabeteko ikastaroak egiten dituzte bekadunek. Prestakuntzan emango diren orduak, guztira, 7.290 izango dira. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko Tknika zentroa (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa) arduratzen da ikasleak hartzen dituzten ikastetxeen eta Txileko programaren arteko koordinazio lanak egiteaz. 

Txileko ikasleak hartu dituzten zentroen eta ikasketen zerrenda:

Erakundeak

Programa

Bekadun kopurua

Amaiera-data

HAZI fundazioa

Nekazaritza-ekoizpena

8

06/30

Goierri Eskola

Diseinu eta fabrikazio mekanikoa

Automatizazio industriala

19

06/27

Makineria-muntaketa

Eraikuntza metalikoak eta saiakuntza ez-suntsitzaileak

19

05/05

Bidasoa GLHBI

Jasotze eta zuinketa topografikoak

5

06/25

Tartanga GLHBI

Administrazioa eta finantzak ETEentzat

11

06/05

UNI Eibar-Ermua BHI

Administrazioa eta finantzak

9

 

Lea-Artibai

Haragikiak eta gaztagintza

6

06/12

Usurbil GLHBI

Eguzki-instalazio fotovoltaikoak

15

02/20

Eguzki-instalazio termikoak

5

02/20

Zubigune fundazioa

Parke eolikoak

9

02/20

Esperientzia hau, eta Txile nahiz Euskadin hezkuntza arloko eskumena duten bi administrazioen arteko harremana 2008 urteaz geroztikoa da. Urte hartan, 55 ikasle txiletarrek osatu zuten euren prestakuntza Euskadiko ikastetxeetan. Ondoren, 2010ean beste 33 izan ziren Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan, esperientzia hori bera errepikatzen.

Técnicos para Chile deritzon programaren hurrengo deialdirako, Txileko Hezkuntza Ministerioak 7 herrialdetako 34 programa hautatuak ditu, eta horietatik ia herena (34tik 10) Euskadiko ikastetxeetan burutuko dira.

Euskal Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusa

Harrera ekitaldian, Lanbide Heziketarako sailburuorde Jorge Arévalok Lanbide Heziketaren IV Euskal Planean jasotzen den ekimen bat aurkeztu du: Euskadiko Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusa (Vocational Education and Training International Campus Basque Country). Lanbide Heziketaren euskal eredua mundu mailako erreferente bihurtzeko helburuz abiatu den programa da. Horretarako, euskal Lanbide Heziketak enpresei laguntza eskainiko die –enpresa txiki eta ertainei bereziki- nazioarteko prozesuan, eta Lanbide Heziketako ikasle nahiz irakasleen nazioarteko mugikortasuna ahalbidetuko du, Txilerekin dagoeneko burutzen ari den esperientziaren gisakoekin.

Ikasle eta irakasleen arteko nazioarteko trukearen aldeko apustuak, alde biko norabideetan eginez gero, esperientzia berriak jasotzea eta beste kultura batzuk ezagutzea ahalbidetuko die batzuei zein besteei. Gainera, Euskadira talentua erakartzeko ere balio izango du.

EuskaDIKO Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusak atzerriko herrialdeetan ekoizpen zentroak dituzten euskal enpresei lagundu nahi die. Lagundu, batetik, herrialde horietako Lanbide Heziketako ikasle zein irakasleei Euskadiko ikastetxeetan prestakuntza eskainita, eta bestetik, enpresa horietako langileei lekuan bertan formazioa emanda. Era berean, Nazioarteko Campusaren helburuen artean dago industrializazio bidetan diren herrialdeetako formazio zentro eta unibertsitateekin lankidetzan aritzea, Lanbide Heziketaren alorreko ikasketen curriculuma eta diseinua osatzeko. Horrez gain, Euskadiko nahiz beste herrialde batzuetako elkarte eta erakundeekin lankidetzan, nazioarteko proiektuak garatuko ditu, eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen nazioartekotze-jarduerak koordinatuko ditu.

Euskal Lanbide Heziketaren esperientzia eta ezagutza partekatzea helburu duten neurri hauek guztiek, gure Lanbide Heziketak sistema balioetsiko dute nazioarteko esparruan. 

Garatzen ari diren proiektuak

Nahiz eta oraindik lehen urratsak egiten ari den, Euskadiko Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusak baditu dagoeneko eskuartean garatzen hasita dauden zenbait lankidetza proiektu Hego Amerika, Ipar Amerika, Afrika, Asia zein Europako hainbat herrialderekin.  

Txilerekin, euskal Lanbide Heziketak handitu egingo du herrialde hartako bekadunentzako hezkuntza-eskaintza, eta irakasleak ere sartuko dira eskaintza horretan, hiru hilabeteko formazio-alditan. Gainera, Eurochile elkartearekin Txileko enpresa txiki eta ertainen beharrak ezagutzeko proiektuetan lankidetzan jarraituko du, baita dituzten gabeziei erantzuna emateko irtenbideen diseinuan ere. Santiagoko Unibertsitatea ere (USACH) aholkatuko du, Prestakuntza Teknologikorako Zentro berrirako curriculuma, hornikuntza eta formazio gaietan. 

Minnesota Estatuarekin (AEB) ere alde bitariko akordioa dauka indarrean euskal Lanbide Heziketak, ekoizpen aurreratuaren alorrean irakasleen elkartrukeak burutzeko, Minnesotako Collegeen eta Euskadiko zentroen artean.  

Gainera, Euskadiko Lanbide Heziketak lidergoa darama, Lanbide Heziketako eta Zentro Politeknikoen Nazioarteko Elkartearen baitako Ekoizpen Aurreratuko foroan. AEB, Australia, Erresuma Batua, Australia, Brasil, Zeelanda Berria Kanada eta Euskadi dira foro horretako kide. 

Bestalde, aurrez aipaturiko horiez gain, gure Lanbide Heziketa harremanetan dago gisa horretako beste hainbat egitasmo ere garatu ahal izateko (lankidetzak, elkartrukeak, formazioa, aholkularitza) Uganda, Hegoafrika, Namibia, Oman, Polonia, Turkia, Brasil nahiz Txinarekin.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2015.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe al alumnado chileno de FP que realiza estudios de perfeccionamiento en centros vascos http://t.co/yXJ50K19WN

  • @iiaaaea
    2015.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe al alumnado chileno de FP que realiza estudios de perfeccionamiento en centros vascos http://t.co/4vO3odgkZ4

  • @aarranzcad
    2015.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: El lehendakari recibe al alumnado chileno de FP que realiza estudios de perfeccionamiento en centros vascos http://t.c

  • @NZempleo
    2015.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: El lehendakari recibe al alumnado chileno de FP que realiza estudios de perfeccionamiento en centros vascos http://t.c

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe al alumnado chileno de FP que realiza estudios de perfeccionamiento en centros vascos http://t.co/UrNEWYSMgG

  • @LuisSaratxaga
    2015.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe al alumnado chileno de FP que realiza estudios de perfeccionamiento en centros vascos http://t.co/fdQcb9ogNg

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)