Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jundizen jarriko den Arabako lehorreko portuaren aurkezpena

2010.eko ekainak 22

Arabako lehorreko portuak Bilbokoa lehiakorrago egingo du, Arabak logistikan duen lekua sendotuko du, eta enpresei zerbitzu hobea eskainiko zaie

Bilboko portuaren eta Arabako lehorreko portuaren arteko konexioa trenez egin ahal izango da, Renferekin sinatutako akordio bati esker. Trenbide-konexio horrek aukera emango du Bilboko portura trafiko berriak erakartzeko, konektibitate handiago izango baitu, eta gainera ingurumen aldetik ere, hobekuntza nabarmena izango da. Eusko Jaurlaritzak, Euskotrenek eta Bilboko portuak akordio bat sinatu dute gaur, Jundizek porturako tren-terminal logistiko berria hartzeko, Bilboko portuko kaien jarraipena gisa.

Terminal berri horrek, lehorreko portu gisa ezagutzen denak, Bilboko portua lehiakorragoa eta iraunkorragoa egingo du, salgaiak trenez garraiatzeko aukera emango duenez, konexio aukerak gehitu egingo baitira, eta orain arte ia aukera bakarra kamioiz garraiatzea zen.

Orain arte,  trenez iristen ziren salgaiak errepidez eraman behar izaten ziren portu barruraino. Lehorreko portu honekin berriz, eta Euskotrenek eta  Renfek sinatutako akordioari esker, salgaiak trenez joango dira kaietatik Arabako lehorreko portura, eta handik azken bezeroei banatuko zaizkie, kamioetan.

Gaur egun ere salgaien zati bat trenez eramaten da, baina oso kopuru txikiak dira, eta ez dute Jundizen jarriko denaren antzeko egitura lagungarririk. Garraio-lan jakin batzuk edo ibilbide luzekoak (Madril edo Sevillarakoak) baino ez dira egiten trenez, urtean milioi bat tona eskas.
Arabako lehorreko portuari esker, espero dugu urtebeteko epean kopuru hori bikoiztea, hau da urtean 2 milioi tona garraiatzea trenez.

EuskoTrenek eta Renfek sinatutako akordioaren ondorioz, Renfek Euskotrenen esku utziko ditu berehala hasiko diren garraio-lan berriak egiteko beharko dituzten trakzio-ibilgailuak eta plataformak.

Akordioari esker gainera, portuarekin muga egiten duten herrietan kamioi gutxiago ibiliko da joan-etorrian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Eusko Jaurlaritzak, EuskoTrenek eta Bilboko Portuak Arabako lehorreko portua jarriko dute martxan