Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Celaa Hezkuntza Arduraduna buru delarik Musikene Patronatu berriaren bilkurak Koordinatzaile Nagusia aukeratu du

2009.eko urriak 06

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu Isabel Celaá buru delarik Musikeneren, Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazioaren Patronatu berriaren, bilkura egin da gaur arratsaldean, Donostiako Miramar Jauregian.

Musikene Patronatuaren aurrean izandako aurkezpen hitzaldian, ikastegi hori Espainian eta Europan erreferentzia bat izatearen aldeko apustua azpimarratu nahi izan du Isabel Celaák, Sailburu eta Patronatuaren Presidenteak, instalazio berriak jarriz eta oro bat, haren baliabide eta emaitzak zorrozkiago kontrolatuz. Horretarako, Presidenteak zenbait ekimen jarri ditu martxan helburu bakar bat lortzeko asmoz: Musikenek kudeatzen dituen funts publikoak zorrotz eta garden administratzea.

Gainera, Isabel Celaá Patronatuaren Presidenteak horrela proposaturik, Carmen Rodríguez Suso musikologoa aukeratua izan da koordinatzaile nagusi. Izendapen honekin ikastegi horren funtzionamendua egokitu eta definizio hobea eman nahi dio.

Carmen Rodríguez koordinatzaile nagusi berria Juan José Pujanaren ondorengoa da kargu honetan. Carmen Rodríguez irakasle eta ikertzailea da eta Musikene Fundazioko Patronatuko kidea zen, sortu zenetik. Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan ikasi zuen musika eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Deustuko Unibertsitatean Artearen Historia. Halaber, Pariseko École Pratique des Hautes Études-en bizi izan zen, ikertzaile gisa. Musikako irakaslea izan da Getxoko Julio Caro Baroja Batxilergo Institutuan eta Musikaren Historia, Folklorea, Gregorianoa eta Estetika irakatsi ditu Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Granadako Unibertsitatean denbora bat irakasle elkartu gisa eman ondoren, gaur egun Musikaren Historiako irakasle titularra da UPV-EHUn.

Musikologiako Rafael Mitjana saria jaso zuen doktore-tesian, Rodríguezek Euskal Herrian musika-notazioarekin idatzita zeuden dokumenturik antzinakoenak katalogatu eta aztertu zituen. Halaber, ikerketa-programak gauzatu ditu, musika eta musika-ondarea direla-eta instituzioek egin duten mezenasgoari buruzkoak, eta maila profesionaletan musika-hezkuntza aztertu du.

Halaber, Musikeneko koordinatzaile nagusi berria ezaguna da, hiri-musikari buruz egin dituen ikerketengatik eta liburuetan, aldizkari espezializatuetan eta dibulgazio-aldizkarietan argitara eman dituen publikazioengatik. Musikak publizitate grafikoan duen irudiari buruzko ikerketa-proiektu batean egiten du lan gaur eta nazioarteko zenbait ikerketa-taldetan parte hartzen du.

Bilboko Kontserbatorioan egon zenean, zuzendariorde gisa jardun zuen eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko Arte Batzordeko kide ere izan zen. Gaur egun AACTEko lehendakaria (Espainian Zientziak eta Teknologiak aurrera jotzeko Elkartea) eta Arte eta Humanitateetarako ANECAko Adituen Paneleko kidea da.

2001eko maiatzaren 2an Eusko Jaurlaritzak hartu zuen Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatua sortzeko erabakia eta musika irakasteari lotutako ekimen eta jarduerak irabazi asmorik gabe sustatzea du helburu.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 5a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera