Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak beste txosten bat bidali dio Industria Ministerioari, Euskadiko industrian energia sektorearen erreformak duen eragina arintzeko neurriekin

2015.eko otsailak 15

 

  • 2013. urtearen amaieran igorri eta akordio partzial batzuk lortu zituen lehen txostenean proposatutako neurrien ildotik doa azken hau

 

2015eko otsaila- Iragan abenduan energia asko kontsumitzen duten euskal enpresekin hartutako konpromisoak betez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak beste txosten bat bidali dio Industria Ministeriori aste honetan. Txosten horretan, berriz ere, energia sektorearen erreforma Euskadiko industrian eragiten ari den kaltea edo galera argi adierazten da.

 

 

Lehen aldaketak edo erreformak egin zirenetik urtebete pasatxo igarota, euskal industrian izaten ari den eragina aztertzeaz gain, sei neurri zuzentzaile ere proposatzen ditu txosten berri horrek, industria arloaren lehiakortasuna sustatzeko eta, aldi berean, sistema elektrikoaren defizita murrizten jarraitzeko.

 

José Manuel Soria ministroari bidalitako txosten horrek eguneratu egiten du iaz igorritakoa. Era berean, Eusko Jaurlaritzak, iragan abenduaren 29an, sektore eta enpresa industrialetako ordezkariekin egin zuen bileran hartutako konpromisoak betetzea dakar txostenak, elektrizitate sektorearen erreformak eta enkante bidezko etengarritasunaren ordainketa sistema berriak eragindako sektore eta enpresa industrialetakoekin, hain zuen ere. Bilera horrek bide eman zuen iritzi bateratuak izateko zenbait gaiez; esaterako, industriari ezarritako energia elektrikora sartzeko bidesari berriek zer-nolako eragina duten haien lehiakortasunean eta hobekuntza teknologikoetan inbertsioak egiteko aukeretan.

 

Erreformak eragindako industrien ekarpenek eta araudi berria aplikatzen hasi zenetik igaro urtebetearen inguruan egindako azterketa zorrotzak hauxe erakusten dute: energiara sartzeko kostuak eta sistema elektrikoaren defizita murrizteko bideak dira lehenbailehen konpondu beharreko aspektu nagusiak, energia asko kontsumitzen duten sektoreetan eragin kaltegarriagorik izan ez dezaten; izan ere, energia eta lan faktoreek kostu lehiakorragoak dituzten nazioarteko merkatuetan lehiatzen dira sektore horiek.

 

Eusko Jaurlaritzak ministrori aurkeztutako proposamena honako sei jarduera-ildo hauetan laburbiltzen da:

 

  • Energia kostuen behatoki bat eratzea,industria sektore guztietan kostuen nondik norakoa izateko aldiro, energia eta industria politikan erabakiak hartzea erraztuko lukeena.

 

  • Sartzeko tarifa industrialen sistema bat ezartzea, lehiakorrak, europarrak eta ez diskriminatzaileak izan daitezen; tarifa horietan dauden kontzeptuei dagokienez, inolako diskriminaziorik izan ez dadin,  eta Europan antzeko diren kontsumo mailekin eta sektoreekin koherentea izateko.

 

  • Egungo etengarritasun sistema berregituratzea, enkanteetan oinarritzen dena eta euskal enpresek metodo desegokitzathartzen dutena. 

 

 

  • Enpresak saretara sartzeko bideak hobetzea, enpresek konexio-gunea eta hornidura-tentsioa aldatzeko eskabidea egiteko eskubidea izan dezaten.

 

  • Aldi baterako zerga salbuespen sektorialak izatea, industria politika lehiakorra sustatzeari begira, lehiakortasun handiaren pean diharduten sektoreei zuzendua, jadanik beste herrialde europar batzuek egiten duten bezala.

 

  • Energiaren gainkostu sozialak eta ez penintsularrak Estatuaren Aurrekontu Orokorretara bideratzea edo aldatzea, egungo industrien energia fakturaren kostua bidegabeki igoarazten duten kontzeptuak baitira.
6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Carmenenserio
    2015.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Mugatik: El Gob Vasco dirige un informe a Soria para bajar el coste industrial de la electricidad, y que los paguemos el resto http://t

  • @IKERSANROMAN1
    2015.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Mugatik: El Gob Vasco dirige un informe a Soria para bajar el coste industrial de la electricidad, y que los paguemos el resto http://t

  • @txinpun23
    2015.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Mugatik: El Gob Vasco dirige un informe a Soria para bajar el coste industrial de la electricidad, y que los paguemos el resto http://t

  • @JonMorenoDSS
    2015.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Mugatik: El Gob Vasco dirige un informe a Soria para bajar el coste industrial de la electricidad, y que los paguemos el resto http://t

  • @rafaelorozco40
    2015.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Mugatik: El Gob Vasco dirige un informe a Soria para bajar el coste industrial de la electricidad, y que los paguemos el resto http://t

  • @Mugatik
    2015.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gob Vasco dirige un informe a Soria para bajar el coste industrial de la electricidad, y que los paguemos el resto http://t.co/lT9GbHKUVZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)