Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Lehendakariak sare elektriko adimendunetarako laborategi berriak inauguratu ditu

2015.eko otsailak 16

Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan da gaur goizean, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, TECNALIAko sare elektriko adimendunetarako ekipo elektrikoak ikertu, garatu eta ziurtatzeko laborategi berrien inaugurazioan. 

Azpiegitura berria da, 14 milioi eurokoa, Europako abangoardiakoa, eta horri esker TECNALIAk I+G+B lagundu ahal izango du aurrerantzean ere energia elektrikoaren sektorean. Smart Griden (sare elektriko adimendunak) apustu hori Euskadiren hazkunde eta garapenerako beste aurrerapauso bat dela azaldu du lehendakariak, eta herrialde hau energiaren sektore teknologikoaren munduko mapan kokatzea ahalbidetuko duela. 

Laborategi berri horretan garatu beharreko lanak helburu bikoitza izango duela gaineratu du Urkulluk; batetik, sektoreko euskal enpresak lehiakorragoak izatea, eta bestetik, elektrizitatearen banaketa-sarearen kalitatea hobetzea herritarrentzako zerbitzu modura. 

Balio erantsia

Hitzaldian, «Euskadiren etorkizun ekonomikoa zerbitzu aurreratuetan» dagoela nabarmendu du lehendakariak, eta euskal berrindustrializazioaren etapan (Basque Industry 4.0) kokatu du hori. Industria berri horrek «tresnak egokitzeko eskatzen du», eta horietarako, lehendakariaren iritziz, programen I+G+Brako arkitektura berri bat behar da, enpresarako transferentzia handiagoa lortzearren.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2015.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    "El lehendakari inaugura nuevos laboratorios para Redes Eléctricas Inteligentes" http://t.co/VKUi0BAJ7Z

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)