Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

eLiburutegiak 5.000 liburutik gora eman ditu maileguan

2015.eko otsailak 13

Euskadiko Liburutegi Digitalak 3.630 erabiltzaile ditu dagoeneko

Erabiltzaile eta mailegatutako liburuen kopuruaz eLiburutegiak ematen dituen datuak, ekimen hau irakurleen artean izaten ari den harrera bikainaren erakusle dira. 2014ko azaroaren 26an abian jarri zenetik hona, bi hilabete eta erdiko ibilbidean, Euskadiko Liburutegi Digitalak dagoeneko 5.006 liburu digital eman ditu maileguan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kideen artean.  

Epe honetan, gainera, 3.630 lagun konektatu dira behin bederen eLiburutegira, eta horietatik 2.652 lagunek libururen bat hartu dute maileguan. Gaurko datuei begiratuta, liburutegi digitalak 1.369 mailegu ditu aktibatuta (1.369 liburu maileguan emanda eta irakurtzen ari direnak une honetan), eta bere katalogoak 69 argitaletxetako 4.910 titulu eskaintzen ditu: 4.543 gaztelaniaz eta 367 euskaraz.  

Astez aste, eta titulu berriak sartu ahala, katalogo digitalaren eskaintza haziz doa. Horrela, 2015ean zehar erabiltzaileek 15.000 titulu pasa izango dituzte eskuragarri katalogoan. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak  350.000 euro bideratu ditu 2015 honetan titulu eta lizentzia berriak erosten jarraitu ahal izateko.  

Bi hilabete eta erdi hauetan gehien mailegatu diren liburuak, hauek izan dira:

  • Adulterio, Paulo Coelhorena                                            24 aldiz mailegatua
  • El amor se me hace bola, Barbara Alpuenterena            21 aldiz mailegatua
  • Arotzaren eskuak, Alberto Ladron Aranarena                 20 aldiz mailegatua
  • Urari ostutako poemak, Pako Aristirena                          20 aldiz mailegatua
  • Ahaztuen mendekua, Alberto Ladron Aranarena            19 aldiz mailegatua
  • Apirila, Iñigo Aranbarrirena                                              19 aldiz mailegatua
  • Amaren eskuak, Karmele Jaiorena                                  18 aldiz mailegatua
  • A la sombra del templo, Toti Martinez de Lezearena      18 aldiz mailegatua
  • Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uriberena                     17 aldiz mailegatua
  • La mirada de los ángeles, Camilla Läckberg-ena            17 aldiz mailegatua

 

eLiburutegiari buruzko informazio gehiago atxikitako PDF dokumentuan

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @marcos_sestao
    2015.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @liburutegiak: #eLiburutegia supera los 5.000 libros prestados http://t.co/pVODNAKKgU

  • @CyberEuskadi
    2015.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    "eLiburutegia supera los 5.000 libros prestados" http://t.co/uGx0QIJAc9

  • @jeslarra
    2015.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @liburutegiak: #eLiburutegia supera los 5.000 libros prestados http://t.co/pVODNAKKgU

  • @Arantxa2012
    2015.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @liburutegiak: #eLiburutegia supera los 5.000 libros prestados http://t.co/pVODNAKKgU

  • @liburutegiak
    2015.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    #eLiburutegia supera los 5.000 libros prestados http://t.co/pVODNAKKgU

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)