Berriak Osasuna
Eu

Minbizia duten haurren biziraupena hobetu da. Otsailaren 15a, Minbizia duten Haurren Nazioarteko Eguna

2015.eko otsailak 14

Tumorek dira haurren hirugarren heriotza-kausa (0 – 14 urte), afekzio perinatalen eta sortzetiko malformazioen ondoren, eta 0 - 14 adin-taldeko heriotza-tasaren % 13 da. Hala ere, diagnostiko goiztiar batekin eta tratamendu-protokolo egokiekin, minbizia duten haurren % 70 senda daiteke.

Euskadiko Minbiziaren Erregistroko azken datuen arabera, 2011 urtekoak, haurren 38 minbizi-kasu izan dira. 23 mutilak izan dira; 15, berriz, neskak. Hori urte horretan Euskadin detektatutako minbizi-kasu guztien % 0,29 da.

Haurrek tumore gaiztoak, batez  ere, 1 – 4 urte bitartean  izaten  dituzte.  Ohiko tumoreak leuzemiak izaten  dira, guztira,18 kasu akutu izan dira (guztizkoaren  % 47). .  NSZko tumore gaiztoak daude ondoren; horrelako 5 kasu izan baitira (% 13).

Tumore gaiztoen eragina egonkor mantendu da azken hamarkadan. Hala ere, tumoreengatiko heriotza-tasa jaitsi egin da azken hamarkadan, urtean % 0,44ko batez bestekora. Horrek guztiak adierazten du biziraupena igo egin dela.

Haurren tumore ohikoenaren kasuan, leuzemia linfoblastiko akutuaren kasuan, EAEk parte hartu duen eta 2005 – 2009 aldian diagnostikatutako kasuekin egindako CONCORD azterketaren arabera, leuzemia hori diagnostikatu ondorengo 5 urteetako biziraupen garbia % 83koa izan zen. Horrek esan nahi du biziraupena urtean ia puntu 1 hobetu zela aurreko hamarkadan lortutako biziraupenarekiko (hamarkada horretako biziraupena % 74koa izan zen)

Euskadin, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, Basurtoko Ospitalean, eta Donostiako Unibertsitate Ospitalean ba daude Umeen onkologia unitateak. BioCrucesek ikerketa talde bat dauka umeen onkologiari buruzko lanak egiten dituena..

Minbizia duten haurren Nazioarteko Egunean, Osasun Saila eta Osakidetza haurren biziraupena hobetzeko lan egiten jarraitzeko konprometitu dira, detekzio goiztiarreko eta tratamenduen programa guztiak sustatuz, eta gizarteari dei egiten diote EAEko haurrei bizitza osasungarriko ohiturak erakusteko; horrela, Euskadiko etorkizuneko Osasuna hobetuko baita.

                                                                       Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 14ean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau