Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Gasteizko tranbiaren zirkulazioa moztuko du inauterietako desfilea dela eta

2015.eko otsailak 13

Inauterietako desfilea dela eta, datorren otsailaren 14an, larunbatean, eta 15ean, igandean goizez mozketa bat egongo da Gasteizko tranbian.


Otsailak 14
Zirkulazioa moztuko da Angulema eta Antso Jakitunako geralekuen artean, arratsaldeko 17:45etatik 21:30etara. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:

Azken irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . . . 17:45ean
Azken irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . . . 17:49an
Azken irteera Angulematik Abetxukora . . . . 18:08an
Azken irteera Angulematik Ibaiondora . . . . . 18:16an
Lehen irteera Angulematik Abetxukora . . . . 21:38an
Lehen irteera Angulematik Ibaiondora . . . . . 21:46an
Lehen irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . . . 21:15ean
Lehen irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . . . 21:19an

Otsailak 15
Zirkulazioa moztuko da Angulema eta Antso Jakitunako geralekuen artean, goizeko 11:00etatik 14:30etara. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:

Azken irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . . . 11:00etan
Azken irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . . . 11:04an
Azken irteera Angulematik Abetxukora . . . . 11:23an
Azken irteera Angulematik Ibaiondora . . . . . 11:31n
Lehen irteera Angulematik Abetxukora . . . . 14:23an
Lehen irteera Angulematik Ibaiondora . . . . . 14:31n
Lehen irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . . . 14:00etan
Lehen irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . . . 14:04an

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko