Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du asteburu honetan, Donostian

2015-02-12

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak, aldaketak sartuko ditu asteburu honetan (larunbatean eta igandean) Zumaia – Donostia lineako autobusen ohiko ibilbidean, INAUTERIETAKO ospakizunak direla eta.

Horrela, larunbatean, otsailaren 14an, aldaketak sartuko dira zerbitzuan arratsaldeko 15:30etatik 20:15era. Igandean, otsailaren 15ean, aldaketak goizeko 10:30etatik 13:45era izango dira. Kasu bietan, Donostiatik irteten diren autobusen ibilbidearen aldaketaren ondorioz, Askatasun Etorbidea 24ko geralekua Zubieta kaleko 16 eta 22 zenbakietara aldatuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko