Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta Donostiako Udalak osasun publikoaren arloan lankidetzan aritzeko hitzarmen bat sinatu dute

2015.eko otsailak 12

Juan Karlos Izagirre alkateak eta Jon Darpón sailburuak nabarmendu dute gaur sinatutako akordioa Donostiako herritarrentzako hiri osasuntsua lortzeko xedean aurrerapausoa dela

Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur sinatu duten hitzarmenaren helburu nagusia tokiko arloan osasuna bermatzen eta sustatzen jarraitzea da, ikuspegi integraletik eta sektore arteko ikuspegitik. 

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Donostiako udaletxean. Biek adierazi dute Donostiako herritarrentzako hiri osasuntsua lortzeko xedean aurrerapausoa dela. 

Donostiako alkateak nabarmendu duenez, “Osasun Publikoaren eremuan Udala egiten ari den lana bizkortzen delako” eta, aldi berean, Ingurumen Osasunaren, Elikadurarekin lotutako Segurtasunaren eta Osasunaren Sustapenaren arloetan bi erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza handituko ditu, planak eta programak gauzatzeko ez ezik, informazioa, prestakuntza, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko ere. 

Halaber, Osasuneko sailburuak osasun publikoko estrategiek tokiko mailan duten garrantzia azpimarratu zuen. «Herritarrengatik gertu egoteagatik, oinarrizkoak dira esku-hartzeak gauzatzeko, kasu honetan, Udala bazkide estrategiko gisa hartuta».   

Era honetan,  jasangarritasunari eta osasunaren sustapenari buruzko Aalborg konpromisoekin bat, hitzarmenak tokiko-ekintza erabili nahi du osasuna bultzatzeko. Horrenbestez, hainbat jarduera-ildo ditu, osasun-adierazleekin, osasuneko aldeak txikitzearekin, osasun-eraginaren ebaluazioarekin eta hirigintzako planifikatzaileen mobilizazioarekin lotutakoak, beren jardueran osasun publikoko alderdiak kontuan har ditzaten.  

Hala, tokiko arloko jarduera guztietan eta Osasuneko Euskal Planak ezartzen dituen koordenatuetan, osasuna bultzatu nahi dute, Europar Batasunak Osasuna politika guztietan estrategiaren bidez eta OMEren Osasunaren Gizarte Adierazleei buruzko Batzordeak gomendatzen duten bezala. Osasuneko eta osasunekoak ez diren zerbitzuak, hau da, espazio soziosanitarioa kolektiboaren osasun-arazoak konpontzeko funtsezkoa dela kontuan hartuz, erakundeen arteko lankidetza eta osasuna sustatzeko eta babesteko antolaketa modu berriak beharrezkoak dira.  

Horregatik, gaur sinatutako hitzarmenaren helburua osasun publikoko jardueren, prestazioen eta zerbitzuen antolaketa eta gauzatzea ikuspegi integral batera egokitzeko helburua da. Ikuspegi hori hainbat sektoreren artekoa izango da, herri-administrazioak koordinatuta jarduteko. Hala, osasunaren sustapena eta prebentzioa gehituko dira, bai banaka bai taldean. Alkateak eta sailburuak osasun publikoari buruzko sektore-mahaiek orain arte egin dituzten koordinazio- eta lankidetza-lanak errekonozitu dituzte. Hitzarmen honek elikaduraren eta ingurumenaren arloko osasuneko koordinazioa eta osasunaren sustapena arautuko ditu. Halaber, hitzarmenaren segimendu batzordea sortzea proposatzen du. Bi erakundeek osatuko dute eta herritarrei emandako zerbitzua hobetzeko eta baliabideak optimizatzeko xedeak bete diren egiaztatuko du. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DebagoienekoESI
    2015.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta Donostiako Udalak osasun publikoaren arloan lankidetzan aritzeko hitzarmen b.. http://t.co/RDJx4kDIRi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Karlos Izagirre, Donostiako Alkatea / Alcalde de Donostia,