
Eusko Jaurlaritzak adierazi du Euskadiko itsasontzigintzak konfiantza berreskuratu duela
- Tax lease sistemaren bidez estatuan itxitako 13 operazioetatik, 11 euskal ontziolek egindakoak dira.
- Euskal ontziolek bi urtetarako jarduera eta enplegua bermatzen dituzten eskaerak jaso dituzte
- Eusko Jaurlaritza eta itsasontzigintzak indarrak batu dituzte ontziolen gaitasunak nazioarteko merkatuetan ustiatzeko
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak Euskadiko itsasontzigintzako ordezkariekin egindako bileran sektoreak jarduera-maila berreskuratu duela eta enpleguari eutsi diola egiaztatu dute, XX urterako lana ekarriko duten XX kontratu hitzemanda daudenez.
Estatuan tax lease sistemaren bidez sinatu diren 13 operazioetatik, 11 euskal ontziolenak dira. Gainera, tax lease sistema erabili gabe ere bestelako ontziak eraikitzen ari dira, eta guztira bi urtetarako jarduera bermatuta dute.
Bileran ontziolen egoerari erreparatu diote, sinatutako kontratu-kopurua eta etorkizuneko aurreikuspenak aztertuta.
Arantxa Tapia sailburuak eta Itsas Foroaren presidenteak, Javier López de la Callek adierazi bezala, gaur egun, ontziolekitsasontziak eraikitzeko eskaerei i esker berreskuratu ahal izan da jarduera-dinamika, krisiak hain gogor jo duena eta 2013ko udaren hasierako tax lease-ri buruzko ebazpenak hain lur jota utzi zuena.
«Ia bi urte igaro dira Europako erabakiak eragindako ziurgabetasunaren ondorioz sektoreak bideragarritasuna arrisku larrian ikusi zuenetik. Bada, itsasontzigintzak –Itsas Foroa buru dela– adierazi du merkatuaren eta balizko bezeroen konfiantza berreskuratu duela» azpimarratu du Tapiak
Horrek ez du esan nahi kezkarik batere ez dutenik, sektorearen lehiakortasuna hobetzea, adibidez. Horretarako, finantzazio-bide berriak zehaztu behar dira, hala nola itsasontzigintzaren eta industria lagungarriaren gaitasunak nazioartean hobeto posizionatu eta sektorea energiaren arloan posizionatzeko garapen teknologikoak ikertu, espezializazio adimentsuari helduta.
Nazioartekotzea
Nazioartekotzeko bitartekoen artean dago EGLSk Elkartzen programaren bidez eskaintzen dituen diru-laguntzak. Hain zuzen ere, sektore bati lotutako zerbitzuak sustatzea da horien xedea, horretarako enpresen arteko lankidetza eta klusterren edo sektore-elkarteen laguntza jasota. Programak nazioarteko azoketara eta prestakuntza-esparruetara joatea sustatzen du. Horren adibidea da 2014ko udan Energiaren klusterrak eta Itsas Foroak parte hartzea Glasgoweko Energia Eolikoaren Azokan, arlo horretako Europako garrantzitsuena dena.
Ildo horretatik, Tapia sailburuak Eusko Jaurlaritzak eta Eskoziako gobernuak hasitako harremanak aipatu ditu, energiari loturiko ekimenetan, zehazki, off shore eolikoan elkarlanean aritzera bideratuta daudenak. Euskadik eta Eskoziak leku bat partekatzen dute Europako Vanguard ekimenean eta herrialde bietako gobernuek itsas energiak espezializazio adimentsuaren aukera-nitxo gisa hartzea proposatu dute; izan ere, euskal itsasontzigintzak eta bere industria lagungarriak zeresan handia izango dute horretan.
Bilbao Marine Energy Week
Halaber, bi aldeek bileran hitzartu dute anfitrioi-lanak egitea Bilbao Marine Energy Week nazioarteko kongresuan.
Itsas energiari buruzko Europa hegoaldeko kongresu nagusia den horren bigarren edizioa Bilbon egingo da 2015eko apirilaren 20tik 24ra bitartean. Ekitaldi horretan elkartuko dira itsas energia-iturrien garapenean diharduten eragile, enpresa, ikerlari eta erabakimeneko lider nagusiak.
Aipatutako bilera Bilbon egin da eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Industria arloko taldea eta Itsas Foroaren, Naval, Murueta, Zamakona eta Balenciaga ontziolen ordezkariak, hala nola Murueta eta Ibaizabal ontzi-konpainien ordezkariak.