Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Kulturaren Euskal Kontseiluaren Osoko Batzordea Bilbon

2015.eko otsailak 11

Kulturaren Euskal Kontseiluak Osoko Batzordearen bilera egin  du gaur arratsaldez Bilbon. Kultura Auzolanean 2014-2015 plana izan da bertako aztergaien artean ardatz nagusia. Ohi den eran, aurreko bileraren akta onartu ondoren, 2014rako planean jasotako proiektuen jarraipenerako txostena aurkeztu dute hizlariek. Ondoren, 2015eko proiektuen plangintza proposamenari heldu zaio.

Kulturaren Euskal Kontseiluaren Osoko Batzordean parte hartzaile izan dira, gainerako kide guztiekin batera, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea, Clara Montero, Kultura Sustatzeko zuzendaria, eta Imanol Agote, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)