Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

VI. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketa

2015-02-10

Xabier Izagirre, Aiala eskolakoa, VI. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketako irabazlea izan da. 

Donostiako Cebanc eskolan ospatutako ekitaldi honetan, aldez aurretik eskola bakoitzean aukeratutako zazpi finalistek platerretan erabili behar izan zuten osagai nagusia Eusko Labela duen baserriko txerriaren burualdea izan da.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, eta HAZI Fundazioaren zuzendariak, Asier Arresek, hiru irabazleei sarien banaketan parte hartu dute:

- Lehenengo saria: Xabier Izagirre "Negua" platerrarekin, Aiala eskolakoa, 600 euro

- Bigarren saria: Maitane Arana, Leioako Eskolakoa, 400 euro

- Hirugarren saria: Iñigo Olaizola, Cebanc Eskolakoa. 300 euro

Lehiaketan parte hartu duten eskolak hauek dira: Aialako Ostalaritza Eskola, Artxandako goi-mailako Ostalaritza Eskola, Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola, Cebanc-Ostalaritzako goi-mailako Eskola, Galdakao Ostalaritza Eskola nagusia, Gamarrako Ostalaritza Eskola eta Leioako Ostalaritza Eskola.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (X legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (X legealdia)