Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Jaurlaritzak Kontrolerako Osoko Bilkuran Legebiltzarreko taldeei erantzun die

2015.eko otsailak 13

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarreko talde desberdinek egindako galderei eta interpelazioei erantzun die, aurtengo Kontrolerako Osoko Bilkuraren lehenengo saioan.

2. Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kutxabank SAn 2012-2014 kudeaketa-aldian izandako ustezko irregulartasunei buruz. 

Iñigo Urkullu lehendakariak bere erantzunean nabarmendu du berak ez zuela parte hartu 2012ko otsailean Kutxabankek hartuta erabakian, Euskadirako Espainiako Gobernuaren Ordezkaria ordezteko unean. Urkulluren ustez, hartu zen erabakia okerra da eta hau baieztatu du: «Ez dut ulertzen alor publikoan eta instituzionalean konponbide bat topatzeko gaitasuna duten arduradun politikoek nolatan jo behar izan zuten erakunde pribatu batera.»

Era berean, lehendakariak hau azpimarratu du: «Kutxabankeko barne-kontrolak funtzionatu du»; izan ere, erakundea bera izan da kasua justiziari igorri diona. Eusko Jaurlaritzak Kutxabanken izen ona babesten jarraituko du, kudeaketa «profesionalaren eta kaudimenaren» eredu bat baita. 

3. Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren aurrean txandakatzea gertatu ondoren abiarazi beharreko politikei buruz. 

Lehendakariak erantzun du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu berriari emandako agindua Jaurlaritzaren programa betetzea izan dela, baita Jaurlaritzak izenpetutako konpromisoak eta akordioak betetzea ere. Aurreko saileko titularren kudeaketa kritikatu duen PSErekin egindako hitzarmenei dagokionez, lehendakariaren ustez, kontraesankorra da: «Ezin da sinetsi kudeaketa batean parte hartzen duela kudeaketa hori eskasa dela esatea.»

Ángel Toña sailburu izendatzeari dagokionez, lehendakariak ziurtatu du Ángel Toña sailburu proposatzeko arrazoiak mantentzen dituela eta, lehendakariaren ustez, Kontrolerako Osoko Bilkuraren saioan Ángel Toña egotea da horren erakusgarri.

4. Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariak Madrilen proposatutako euskal estatus berriari buruz. 

Lehendakariak bere erantzunean, Madrilgo konferentzia batean adierazitakoa eta Eusko Legebiltzarrean lehenago planteatutakoa gauza bera direla azaldu du. Planteamendu horretan, hiru proposamen hauek daude: 

  • Lan egiteko metodo bat: «elkarrizketa, negoziazioa, adostasuna eta berrespena».
  • Elkarrekin jarduteko gune bat, talde politikoen proposatutako edukiak adosteko: autogobernuaren txostena.
  • Helburu partekatu bat: autogobernuan aurrera egitea ahalbidetuko duen akordio bat egitea eta Euskadirako estatus politiko berri bat lortzea.

5. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, EITBren zuzendari nagusia kargutik kentzeari buruzko erabaki parlamentarioa betetzearen inguruan

«Ez diot Legebiltzarraren erabakiari entzungor egin.», adierazi du lehendakariak EiTBko zuzendaria kargutik kentzeko hitzarmenari dagokionez. Urkulluk paradoxikotzat jo du otsailaren 5ean «hain erradikala den erabaki bat onartzea, zuzendari nagusiaren azalpenak entzun ere egin gabe» , zeren zuzendari nagusiak azalpenak emateko agerraldi bat eskatu zuen. 

EiTBko zuzendari Maite Iturbek, lehendakariaren ustez, «egoera anomaloa erregularizatzeko» erabakia bete zuen, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko bi herenek onartutako Enplegu Publikoaren Deialdi baten bidez. Kontseiluak bakarrik baliogabetu dezake hitzarmen hori eta ez badu hori egiten «zuzendaritza adostatutakoa aplikatzera behartuta dago.», adierazi du Urkulluk.

7. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kutxabankeko ustezko irregulartasunei buruz.

Urkulluk bere agerraldia hau esanez hasi du: «Kutxabank Espainiako sistema finantzarioko kaudimen handiena duen erakundea da»; gainera, Europako instituzioek bankuak erreskatatzeko bideratutako 41.300 milioi euro horietatik «ez zuen euro bakar bat» ere jaso.

Kutxabanki dagokionez Eusko Jaurlaritzak hartuko dituen neurriei buruzko galderari erantzutean, lehendakariak adierazi du Euskadiko kutxak eta Kutxabank subiranoak direla eta eurei dagokiela beren etorkizunerako beharrezkoak diren neurriak hartzea.  

Eusko Jaurlaritzak zuhurtziarekin jardungo du eta bankuaren irudi publikoa babesteko konpromisoa du. Hala, Urkulluk ardura publikoa izateko deia egin du Mario Fernández eta Mikel Cabieces kasua lehenbailehen argitzeko, horrelakorik berriz ez gertatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eta Kutxabank ez erabiltzeko arma gisa, bankuaren izen onari kalte eginez. 

8. Interpelazioa, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kutxabanki buruz. 

Lehendakariak bere gobernuak estatuko oinarrizko araudia errespetatuta egin duen Aurrezki Kutxei eta Banku Fundazioei buruzko legearen aurreproiektua ere aipatu du. Aurreproiektu horrek demokratizazio, publizitate, profesionalizazio eta independentziaren printzipioak gauzatu ditu, baita gobernu-organoen hautapeneko, osaerako eta funtzionamenduko gardentasuna ere. 

Lehendakariaren arabera, politizaziorako edozein zirrikitu saihesteko idatzi da. 

12. Galdera, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu izendatzeari buruz.

Lehendakariak azaldu du Ángel Toña «martxan dagoen» gobernua batean sartu dela. Sailburu honek «esperientzia profesional egiaztatua du» eta Urkulluk esperientzia horretatik alderdi hauek nabarmendu ditu: taldeak eratzeko gaitasuna, ekonomia produktiboarekiko duen konpromisoa eta enpresari buruz duen ideia, jabeek, zuzendariak eta langileek partekatzen dutena. 

Sailburu berriaren gaur egungo egoerari dagokionez, lehendakariak duen konpromiso-jarrera agerikoa dela azaldu du, informazio guztia Etika Publikoaren Batzordeari eman baitio. 

Urkulluk bere agerraldian, euskal sindikatu guztien berehalako zein ahobatezko babesa nabarmendu du, eta EH Bildu taldeari bere jarrera birpentsa dezala esan dio, kasua sakonago aztertu ondoren. 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @victoriadiezarr
    2015.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno responde a los grupos parlamentarios en el Pleno de Control http://t.co/hyVQV49noN

  • ana
    2015.eko otsailak 13

    ANIMO @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)