Berriak Osasuna
Eu

Gripe kasu gutxiago Euskadin

2015.eko otsailak 11

Gripe-jardueraren tasa 396,7 kasukoa da 100.000 biztanleko.

 Intzidentzia handiena 0 eta 15 urte arteko taldeen artean eman da.

 

Azken egunetan, Euskadin, gripe kasuak gutxitu egin dira. Joan den astean, gripe-jardueraren tasa 396,7 kasukoa zen 100.000 biztanleko. Beraz, atzean geratu da urtarrileko azken egunetako 527,6 kasuko tasa, azken 5 urteetako altuena.

Tasarik handienak 0 eta 4 urteko eta 5 eta 14 urteko taldeen artean ematen dira oraindik ere, hurrenez hurren, 100.000 biztanleko 963,7 kasuko eta 1.147,7 kasuko tasekin. Hala ere, intzidentzia aurreko asteko baino txikiagoa da.

Gripearen sindromeagatiko kontsultsen eskaeragatik Osakidetzako lehen mailako arretako zentroetan arreta jaso dutenen kopurua 7.248koa izan da.

Lurraldeka, Gipuzkoan izan da tasa handiena, 348 kasu 100.000 biztanleko; hurrena Bizkaian, 343,6 kasurekin 100.000 biztanleko, eta azkenik Araban, 100.000 biztanleko 255,5 kasurekin.

Gripearen lehen kasuak agertu zirenean, Osakidetzak plan bat abiarazi zuen eta aktibo du, profesionalen kopurua handitzeko eta ospitaletako eta larrialdietako egiturak egokitzeko, gaixotasunetik deribatutako konplikazioak dituzten pertsonei osasun-arreta egokia emate aldera.

 

Gomendioak

Osasun Sailak eta Osakidetzak gomendatu dute gripearen sintomarik agertuz gero familia-sendagilearengana jotzeko eta haren azalpenei jarraitzeko.

Gripea gaixotasun birikoa da, hori dela eta, ez da antibiotikoekin tratatu behar.Antibiotikoek ez dute inolako efikaziarik birusen aurrean. Oso kasu jakinetan bakarrik eta beti medikuak aginduta hartu behar dira antibiotikoak.

Gaixotasunari aurre egiteko eta sukarra jaisteko onena atsedena, likidoak eta antitermikoak dira.

Gripea izanez gero, transmisio- eta kutsatze-indize handia duenez, ezinbestekoa da prebentzio-neurri higienikoak hartzea; adibidez, eztula eta doministiku egitean babestea, eskuak maiz garbitzea eta erabili ostean botatzeko moduko mukizapiak erabiltzea.

 Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 11

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DebagoienekoESI
    2015.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    Gripe kasu gutxiago Euskadin http://t.co/nE6efKXKVz