Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Natura-ondarearen eta biodibertsitatearen kontserbazioa da datozen bost urteetako ingurumen-erronketako bat»

2015.eko otsailak 11
  • Hezeguneen erabilerari buruzko jardunaldia Txingudin
  • Euskadin identifikatutako habitaten % 18k egoera ona dute, eta % 35ek hobetzeko moduko kontserbazio-egoera orokorra dute.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren iritziz, «natura-ondarearen eta biodibertsitatearen kontserbazioa da datozen bost urteetan aurre egin beharreko ingurumen-erronketako bat». Naturagune babestuen erabilera publikoari buruzko jardunaldi batean parte hartu du sailburuak gaur goizean Plaiaundiko Parke Ekologikoko Ekoetxean, Irunen, hezeguneen arloko Aragoi, Valentzia eta Lapurdiko hainbat aditurekin batera, besteak beste.

Oregik azaldu duenez, «abenduaren 2an Eusko Jaurlaritzak laugarren Ingurumen Esparru Programa onartu zuen. 2020ra arte indarrean egongo den programa hori mugarria da Euskadiko ingurumenean, ingurumen-politika erreaktiboa atzean utzi eta, erakundeen eta gizartearen arteko lankidetzaren bidez, datozen urteetarako zehaztu ditugun ingurumen-erronkei aurrea hartzeko».

Oregik, bere saileko Ingurumen Plangintzako zuzendaria Amaia Barredorekin batera, honela azaldu du: «Naturagune Babestuek (Hezeguneek, adibidez) eskaintzen dituzten erabilera publikoetan arreta jarri beharra dago. Euskadin identifikatutako habitatetan, % 18k egoera ona dute, % 35ek, aldiz, hobetzeko moduko kontserbazio-egoera orokorra dute».

Jarduerak

Txingudiko paduretan egindako jarduera nagusiak ere zehaztu ditu Oregik, hala nola «Txingudi Ekoetxeko» picnic eremuan dagoen urmaelaren ingurumen-hobekuntza, gune hori etengabe urez beteta egon dadin, eta horri esker landare bereizgarriak garatu ahal izateko eta zenbait fauna-talde hartzeko ahalmena hobetzea ahalbidetzeko; edota Aingirapurtu izeneko aintzira leheneratzea, ur gezako aintzira horretan Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan jasotako hegazti-espezie batzuen ugalketa ahalbidetzeko (esate baterako, txilinporta arrunta, uroilanda handia edo lezkari arrunta)».

Plaiaundiko esparruko kanpo-ekipamenduan egindako hobekuntzak ere ekarri ditu gogora, hala nola eremu horretan erabilera publikoarekin zerikusia duten hainbat elementu berriztatzea eta erostea (dorreak, hegaztiak behatzeko guneak edo panelak), edo Jaitzubiako paduraren interpretaziorako ibilbide autogidatu bat prestatzea.

Oregiren arabera, «Txingudi Ekoetxeko hezkuntza-eskaintza aberastu da naturgunearen gaineko informazioaren zati handi bat eskaintzen duten hiru puntu interaktibo gehiago eta mokozabalak udazkeneko migrazioan egiten duen hegaldiaren simulazio birtuala eskaintzen duen beste puntu interaktibo bat ipinita. Bistan da oraindik ere egiteko asko dugula gure ingurumena berme guztiekin zaintzeko, baina ezagutza partekatzea ere garrantzitsua da, merezi duen balioa eman eta gizarteak jakin dezan zer-nolako onurak dakartzaten naturaguneek, hezegune honek, kasu. Hori da gaur hemen egin duguna».

Irungo Plaiaundiko Parke Ekologikoko Ekoetxean egindako lan-jardunaldian hartu du parte María José Viñals Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Geografia doktoreak, eta hezeguneen erabilera publikoa kudeatzeko bitartekoak eta jasan dezaketen aisialdi-jarduera maila izan du hizpide.  Fernando Ramos ingurumen-aholkulariak hezeguneak espazio sozial gisa aurkeztu ditu eta Ganix Grabières Hendaiako Udaleko kontserbatzaileak natura-guneak eta erabilera publikoa uztartzea proposatu du, Abadia Jauregiaren adibidea azalduta. Bestalde, Belén Leranoz, Aragoiko Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Naturguneen atalburua ere bertan izan da, baita Pablo Vicente ere, eta Gallocantako Urmaelako Natura Erreserba Babesteko Planari buruz jardun dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ARAUDIslp
    2015.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [TXINGUDI] #Oregi: la conservación del patrimonio natural y biodiversidad es el reto ambiental en próximos 5 años ➡ http://t.c

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ganix Grabières,María José Viñals, Fernando Ramos,Belén Leranoz, Pablo Vicente