Berriak Segurtasuna
Eu

Alderdi politikoen funtzionamendu arrunterako urteko diru-laguntza onartu da (2015-02-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 10

 

LABURPENA

Erabaki proposamena, 2015. urteko funtzionamendu-gastu arruntei aurre egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden alderdi politikoei diru-laguntza ematekoa.

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, alderdi politikoei 2015erako emango zaizkien diru-laguntzen banaketa zehazten duen Segurtasun Sailaren akordio-proposamena onartu du. Alderdiei funtzionamendu arrunteko gastuak ordaintzen laguntzera zuzendua dago partida eta iazko zenbateko berdina du. Dena den, azken ekitaldietan % 28 murriztu da: 2011n 6.300.000 €-koa izatetik urte honetarako aurreikuspena, iaz bezala, 4.536.000 €-koa izatera pasatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2015erako Aurrekontu Orokorren Legeak 4.536.000 €-ko partida aurreikusten du alderdi politikoei funtzionamendu arrunteko gastuak ordaintzeko diru-laguntza emateko. Partida hori iazko ekitaldian, 2014an, esleitutako berdina da, baita 2013an esleitutako berdina ere, baina epe luzeagoa kontuan hartuta, azken bost urteetan txikitzen joan da: 2011n 6.300.000 €-koa izatetik aurten 4.536.000 €-koa izatera igaro da.
Eusko Jaurlaritzak Alderdi Politikoen Finantzazio Legean zehaztutako irizpideen arabera banatuko du partida alderdien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak bermatutako 2012ko urriaren 21eko hauteskundeetako emaitzak oinarritzat hartuz.

Ekitaldi honetan, diru-laguntzak honela banatuko dira:

EAJ-PNV 1.694.584,09 euro
EH-BILDU 1.254.215,24 euro
PSE-EE (PSOE) 958.755,89 euro
PP 591.982,95 euro
UPyD 36.461,83 euro

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau