Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gasturako baimena ematekoa. Helburua: produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa finantzatzea, 2015eko ekitaldian zehar (Gaitek Programa). (2015-02-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 10

 

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK I+G PROGRAMEN ARKITEKTURA ALDATU DU

  • 2015eko I+G programen deialdietako zenbateko osoa 133,6 milioi eurokoa da, 2014koa baino % 7 gehiago.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020ko arloko lehen programa onartu du, emaitzei bideratutako irizpideak dituena eta onuradunei programaren ikuskaritza egiteko exijitzen die
  • Eusko Jaurlaritzak 34,5 milioi euro bideratuko ditu gaurtik aurrera produktu berrien garapenera eta teknologian oinarritutako enpresa berrien sorrerara
  • FEIk finantza-ildo berria sortu du, besteak beste, I+Gen arloan inbertsioa eta garapena bultzatzeko proiektuetarako.

Eusko Jaurlaritzak 2015eko I+Grako diru-laguntza programen deialdia abiarazi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020ren irizpideei jarraiki. Horren ondorioz, programa guztiak berrantolatuko dituzte. Deialdi horietara guztira 133.600.000 euro bideratuko dira, 2014an baino % 7 gehiago.

Gobernu Kontseiluak 34.500.000 euroko gastua onartu du GAITEK 2015 proiektuaren deialdia hornitzeko. Deialdi horren bidez lagunduko dira Produktu Berriak Garatzeko Proiektuak eta Oinarri Zientifiko eta Teknologikoko Enpresa Berriak Merkaturatzeko Proiektuak.

Programaren helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da I+G+B jarduerak barne hartzen dituzten proiektuak sustatuz eta, horrela, produktu berriak garatuz; halakotzat joko dira, hain zuzen, produktu originalak eta dagoeneko merkatuan daudenak baino hobeak garatzen dituzten produktuak, betiere merkatuaren eta gizartearen eskaerak hobeto asetzeko helburuarekin.

Deialdi hori eta EGLSk aurreikusitako gainerako programa eta mekanismoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 onartu berriaren barne daude, eta zenbait berritasun dakartza Europako araudietara egokitzeari eta indarrean dauden mekanismoen zein programen eraginkortasuna sendotzeren aldeko Eusko Jaurlaritzaren apustuari buruz.

Euskadiren I+G programen arkitektura berria

Industria aro berriari aurre egiteko, I+G+B babesteko mekanismoak, tresnak eta programak sortzeko beharra aurkitu dugu, azaldu du Arantxa Tapia sailburuak.

Orain arteko programek beren funtzioa bete dute, baina industria berriak tresnak egokitzeko exijitzen digu.

"Programen arkitektura berria gutxika doituko dugu lehen aipatu dudan transferentzia handiagoa lortzeko. Ondorioz, emaitzetara bideratutako irizpideak gehituko ditugu, enpresen eskaera aintzat hartuz, Europar Batasunak ezarritakoari jarraiki eta baliabideen eraginkortasuna handitzeko. Baliabide horiek publikoak eta pribatuak izango dira, inbertsio publikoak inbertsio pribatua sustatu eta katalizatu behar duelako", nabarmendu du Tapiak.

Arkitektura horrek hainbat zeregin ekarriko ditu: orain arteko programak berrikustea, oraingo egoerara egokitzea eta, egokia izanez gero, programa berriak sortzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko alderdiak kontuan hartuz.

 20152014
IKERTU 2.000.000 1.400.000
ETORTEK 19.600.000 18.000.000
ETORGAI 28.000.000 29.000.000
GAITEK 34.500.000* 36.365.716
NETs   3.785.714
EMAITEK 49.500.000** 28.000.000
IKZ   8.250.000
  133.600.000 (+7%) 124.801.430

 

* Gaitek 2015 programaren xedea orain arte NETs programak betetzen zuena izango da

** Emaitek 2015 programaren xedea orain arte IKZ programak betetzen zuena izango da

Planteamendu horrek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen sistema osoa indartzen du eta, aldi berean, sareari egiten diogun exijentzia nabarmentzen du: bere jarduerak Euskadiko industria sarean eragina izan dezala.

Gaitek 2015: emaitza eta neurketa gehiago eta kudeaketa sinpleagoa

EGLSk aldaketak egin dizkio gaur onartutako Gaitek 2015 programari proiektuen kalitatea hobetzeko, emaitza-orientazioa handitzeko eta programaren kudeaketa errazteko. Hala, programa askoz ere eraginkorragoa izango da, eta bete beharreko betekizunak eta eman beharreko bermeak, aldiz, zorrotzagoak, diruz lagundutako proiektuen justifikazioari dagokionez.

Honako hauek dira aldaketa nagusiak:

- Programaren xedea zabaltzea. Produktuen hobekuntzaz gain, Gaitek 2015ek NETs programaren xedea bere egingo du. Bi programak bakar batean batu dira. Horrenbestez, programaren xedeetako bat oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak sortzeko proiektuak babestea izango da.

- Proiektuen gutxieneko tamaina ezarri da. Proiektua gutxienez 100.000 eurokoa izango da, ezpada lankidetzakoa; kasu horretan, 50.000 eurokoa izan beharko da enpresako, laguntza jaso ahal izateko.

- % 25eko diru-laguntza. Gehieneko diru-laguntza % 25ekoa izango da, enpresaren tamaina eta proiektu mota edozein dela ere, banakakoa edo lankidetzakoa.

Emaitzak lortzera bideratuko dira, lehen baino gehiago, ebaluazio-irizpide gakoak. Hala, 2015eko deialditik aurrera, proiektuen emaitzen segimendu-sistema hobea izango da.

Ikuspegi hori I+G laguntzeko programa guztien deialdietan sartuko da, ahalik eta laguntza-mekanismoen sistema eraginkorrena eta merkatukoen antzeko emaitzak lortzeko.

Deialdi horretatik aurrerakoetan, erakunde onuradunek diru-laguntzaren justifikazio-kontua aurkeztu beharko dute, proiektuaren kostuen ikuskaritza-txostena atxikita. Horrek guztiak nabarmen hobetuko du proiektuen justifikazioen ikuskapena, diru-laguntzen ordainketa ere asko arinduz.

Gaitek 2014k 796 proiektu lagundu zituen

2014an, Gaitek programak 796 proiektu lagundu zituen; alegia, 179,9 milioi euroko inbertsio induzitua, 36,3 milioi euroko diru-laguntzatik hasita (% 20,1).

Proiektu horiek honela banatzen dira arloka: 420 proiektu industriaren ekoizpen eta teknologian; 126, garraioan, telekomunikazioetan eta azpiegituretan; 98, osasunean; 60, energiaren ekoizpen eta banaketan; 40, ingurumenean; 19, kulturan eta aisialdian; 18, lehen sektorean; 12, hezkuntzan; 2, lurraren esplorazioan eta ustiaketan; eta proiektu 1, azkenik, espazioaren esplorazioan eta ustiaketan.

I+Gn inbertitzeko finantzaketa-ildo berria

Euskal Finantza Institutuak finantzazio lerro berria jarri du martxan enpresa txiki eta ertainen, eta midcaps enpresen G+B-rako inbertsioak bultzatzeko.

Finantzatuko diren kontzeptuen artean, aktiboen erosketak, aktiboen berritze prozesuak, aktibo ukiezinen inbertsioak, garapen kostuak, B+G gastuak etab. aurreikusten ditu.

Finantzazio lerroaren maileguen baldintzak eta kopuruak Euskal Finantza Institutuak ezarritakoak dira.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eneritzangulo
    2015.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: GAITEK 2015: programa de apoyo a la realización de proyectos de desarrollo de nuevos productos. http://t.co/q6KGtBcJtP

  • @IkaslanBizkaia
    2015.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: GAITEK 2015: programa de apoyo a la realización de proyectos de desarrollo de nuevos productos. http://t.co/q6KGtBcJtP

  • @rinconitziar
    2015.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    El G.Vasco modifica la arquitectura de sus programas de I+D. El importe de las convocatorias crece un 7% Vía Irekia http://t.co/sqiyIKAD9D

  • @aarranzcad
    2015.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    GAITEK 2015: programa de apoyo a la realización de proyectos de desarrollo de nuevos productos. http://t.co/q6KGtBcJtP