Berriak Lehendakaritza
Eu

300.000 euroko dirulaguntzak emango zaizkie udalei bakegintza, bizikidetza eta giza eskubideen alorrean proiektuak egiteko (2015-02-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 10

LABURPENA

  • Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro emango du alor honetako ekimenak laguntzeko.


Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio udal eta toki- erakundeei zuzendutako laguntzen aurtengo deialdia bati bakegintza, bizikidetza eta giza eskubideen alorrean proiektuak garatzeko; laguntza horien zenbatekoa guztira 300.000 eurokoa izango da.

Laguntzak EHAAn argitaratzen diren unetik aurrera udalek hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzan, zuzendaritza hori arduratuko da eskabide horien izapidetzeaz.

Orain arte, diru laguntza hauen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoan udal eta toki erakunde askok garatu dituzte bakegintza eta bizikidetza alorreko planak eta eskola eta familia eremuan gatazkak konpontzeko proiektuak; ikastaroak, tailerrak, dibulgazio jardunaldiak eta alor horretarako prestakuntza eta sentsibilizazio ekimenak ere antolatu dituzte.

Gaur onartu direnek Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituen hiru laguntza-ildoetako bat osatzen dute Memoria Historikoaren, Bakegintza, Bizikidetza eta Giza Eskubideen errekuperazio proiektuak finantzatzeko; ekitaldi honetan 1005.000 euro emango dira horretarako.

Laguntzen beste bi ildoak gizarte organizazio eta mugimenduei zuzendutakoak dira memoria historikoaren eta balore demokratikoen (105.000 euro) errekuperazio, zabalkunde eta ezagutza proiektuak garatzeko edo bakegintza, bizikidetza eta eskubideen (600.000 euro) alorreko proiektuetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau