Berriak
Eu

Uraren Euskal Agentziak aurkeztu egingo dio Zallako Udalari Mimetiz auzoa Cadagua ibaiaren goraldietatik babesteko proiektua

2015.eko otsailak 10
  • Ekintza hauekin burutzea aurreikusita dago behin udalak beharrezko lurra eskaini eta dagokion aurrekontua eskuragarri dagoenean.
  • Bi erakundeek osatutako akordioaren jarraipenerako Batzordearen zortzigarren bilera egin da uholdeei aurre hartzeko ekimenak sustatze aldera.
  • URAk egin beharreko lanen aurrekontua 6,5 milioi euro inguru izango da.
  • URAk Arangurenen uholdeei aurre hartzeko proiektua prestatuko du.

(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n)

Zallako Udalak eta Uraren Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikia) bihar egingo dute udalerrian uholdeei aurre hartzeko lanak aurrera eramateko 2012ko urriaren 12an sinatutako akordioaren jarraipena egiteko Batzordearen zortzigarren bilera. Bilera horretan Uraren Euskal Agentziak aurkeztu egingo dio Zallako Udalari Mimetiz auzoan abian jarriko duen irtenbide hidraulikoa - beharrezko aurrekontua izan eta Udalak lurrak eskaini bezain laster - Zallako hirigunean uholde-arriskugarritasuna murrizteko, eta 6,5 milioiko inbertsioa egingo du.URAko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak azaldu duenez "konponbide horrek bi helburu beteko ditu: Zallako hirigunea babestea 100 urteko errepikatze-denborarako eta irtenbide hidrauliko bat sortzea El Charcoko zubiaren ondoan kokatuta dauden etxeak botatzea saihesteko asmoarekin."

Horretarako, irtenbide hidrauliko orokor horrek honako mugarri hauek bete beharko ditu:

  • El Charco zubia ordezkatzea sekzio hidrauliko handiagoko beste batengatik, ondoko eraikuntza kaltetu gabe. Zehazki, 41 metroko argia izango duen zubia, ibilguan oinarririk sarturik izango ez duena
  • Desbideratze bidea edo  bideratzeko kanal bat sortuko da kiroldegien eta Aretxagako sektorearen artean. Beldromoa okupatu egingo da urak altu datozenean bigarren ibilgu bat izango balitz bezala joka dezan. Kanal trapezoidal bat horrek ingurune berde bat sortuko du aisialdirako ur-baxuko garaietan, eta urak altu datozenean emariaren parte bihurtuko da.
  • El Charco zubitik uretan gora ura hustutzeko sekzioa handitu egingo da, egoera onean dauden erriberetan eraginik izan gabe, eta urak zubi ingurura heltzea ahalbidetuz.

Ekintza sorta horrek el Carmeneko Mimetizeko eremua garbi utziko du lehentasunezko-fluxu eremua eta 100 urteko errepikatze-denborarako uholde-arriskugarritasunetik. Horretarako, aukeratutako behin-behineko irtenbideak bi helburu betetzen ditu:

  • Lortzen du, lehentasuna duen azpiegitura den heinean, 100 urteko errepikatze-denborako uholdetik libre geratzea eta eraiki 500 urteko kotatik bakarrik eraiki ahal izango da.
  • Egokitu egiten du proiektua araudiaren irizpideetara; edozein ekintza aurrera eraman baino lehen ekimen hidraulikoak prest egon beharko dira.

Ekintza horiek burutu ahal izateko Zallako Udalak URAren esku jarri beharko ditu horiek aurrera eraman ahal izateko lurra eta URA beharrezko aurrekontua izan beharko du obraren kontratazioaren izapideari hasiera eman ahal izateko. Hori dela-eta bilera horretan URAren konpromiso nagusia izango da lehentasuna ematea aurrekontu hori lortzeari.

Halaber URAk konpromisoa hartzen du Aranguren ingurunean uholdeei aurre hartzeko proiektua idazteko eta berretsi egiten du Zallako lanen lehentasuna Euskal Autonomia Erkidegoan osoan uholdeei aurre hartzeko egin beharreko ekintzen artean.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko otsailak 11

    La realidad ha puesto de manifiesto que si algún núcleo urbano debe ser elegido para acometer las primeras obras hidráulicas del municipio, ese es Aranguren. Nuestro pueblo ha sufrido los embates del río como ningún otro, no entendemos que desde el ayuntamiento se priorice el tramo de Mimetiz, cuando es sobradamente sabido que el problema serio para las personas está en Aranguren. Por este motivo conminamos a URA a revisar sus planes y priorizar la ejecución del tramo de Aranguren. Eskerrik asko.

  • 2015.eko otsailak 11

    ¿El estudio hidráulico y plan de encauzamiento que redactó URA en el año 2008 hubiera evitado estas inundaciones?

  • 2015.eko otsailak 11

    Desde la alcaldía de Zalla se ha hecho un llamamiento a la población para que ofrezcan sus viviendas para alojar a vecinos cuando tienen en propiedad un Hotel-Restaurante nuevo en perfectas condiciones sin estrenar un despropósito fuera de toda lógica o sentido común.

  • 2015.eko otsailak 11

    La actual corporación municipal de Zalla ha tomado la decisión de que ningún edificio está fuera de ordenación debido a temas de inundabilidad, para a renglón seguido decir que el edificio más grande del Colegio Público de Mimetiz está construido sobre el regato de Otxaran, y por ello URA lo califica como fuera de ordenación. ¿En realidad cuantos edificios están fuera de ordenación debido a temas de inundabilidad en Zalla?, porque el PGOU (Plan General de Ordenación Urbana) está paralizado y los buenos propósitos e intenciones se los lleva el viento, además por mucho regimen especial que se les dote seguirán estando en fuera de ordenación como sucede con este colegio público con el consiguiente peligro, si sucede una desgracia quién se responsabilizará URA o la actual corporación municipal de Zalla?

  • 2015.eko otsailak 11

    EN ARANGUREN seguimos con la misma preocupación,,, el que se acometan las obras de modificación del puente del Charco y la derivacion del cauce en el lugar que ocupa el velodromo, no da ninguna solución a las inundaciones que siempre se dan en mayor media en Aranguren, porque dan prioridad a Mimetiz ? cuando es claro, y solo es cuestión de informarse un poco, y ver que las inundaciones son mayormente en el núcleo de Aranguren

  • @__bego__
    2015.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    La Agencia Vasca del Agua-URA presentará al ayuntamiento de Zalla el proyecto de defensa ante las crecidas del K... http://t.co/Cb3xj7gLVg

  • @AclimaEuskadi
    2015.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    La Agencia Vasca del Agua-URA presentará al ayuntamiento de Zalla el proyecto ... http://t.co/EE0mKl4zR8

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)