Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak Angel Toñari hartutako konpromisoa eskertu dio, eta Juan Maria Aburtori, gizarte kohesioaren eta enpleguaren aldeko dedikazioa

2015.eko otsailak 10

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu berriaren kargu-hartzea

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu berriaren kargu-hartze ekitaldiko buru izan da gaur goizean, Ajuria Enean; Ángel Toña Guenagak hartu du kargua.

Lehendakariak sailburu berria izendatzeko Dekretua irakurri du eta honek karguari zin egin dio, lehendakaria buru zela, Eusko Legebiltzarreko presidentearen eta Mahaiko kideen, Eusko Jaurlaritzako sailburuen eta orain arte sailburu izan zen Juan Maria Aburtoren aurrean. Hain zuzen ere, Aburtoren lekua hartuko du sailburu berriak.

Kargu-hartze ekitaldia Gernikako Estatutuaren aurrean izan da eta Ángel Toñak ondorengo esaldia esan du:

«Hartzen dudan agintea, Euskadiren zerbitzuan eta legearen arabera, zintzo eta leialki erabiliko dudala hitz ematen dut».

 

“Prometo cumplir fiel y lealmente, de acuerdo con la ley, las obligaciones del cargo que asumo al servicio de Euskadi”.

Ekitaldian, lehendakariak Juan Maria Aburtori orain arteko lanean izan dituen «sineste osoa eta dedikazioa» eskertu dizkio eta bi urte «intentsu eta zail» hauetan «eginahalean aritu» izana. Lehendakariak bitarte honetan lortutako hiru hitzarmen garrantzitsuak gogorarazi ditu: gizarte-zerbitzuen zorroa, Elkarrizketa Sozialaren mahaia eta Hirugarren Sektorearen Lege Proiektuaren onarpena.

Beste alde batetik, Ángel Toña sailburu berriari «hartutako konpromisoa, prestasuna eta borondatea» eskertu dizkio, baita bere esku utzitako ardurari heltzeko «ilusioa, printzipioak eta balio partekatuak» ere. Era berean, bere «prestakuntza eta esperientzia» baloratu ditu.

Urkullu lehendakariak honako hau nabarmendu du, azkenik: «Euskadi inflexio-puntu batera iritsi da, non batera lan eginez hazten, enplegu-aukerak sortzen eta gizarte-kohesioa bermatzen jarraituko dugun».

Ángel Toña sailburuak, berriz, lehendakariari beragan jarri duen konfiantza eskertu dio. Bere eginkizuna «ardura handiz» hartu duela adierazi du, eta «herritarren beharrei erantzuteko» bere esku dagoen guztia egiteko «konpromisoa» duela; hau da, «egoera zailean dauden milaka euskal familien lan-, baliabide- eta etxebizitza-beharrei erantzuteko» konpromisoa.

Horrela, Toña sailburuaren arabera, honako hauek dira gainditzeke dauden erronkak: gizarte-politiken arloko araudi-garapenean aurrerapausoak ematea; arreta soziosanitarioaren zorroa definitzea; Lanbideren egituraren berrantolaketa burutzea (batetik DBEren kudeaketan, eta bestetik, prestakuntzan eta bitartekaritzan duen eraginkortasuna hobetzeko); Euskal Enplegu Sistema eta Zerbitzuaren Lege Proiektua eta Kooperatiben Lege Proiektua onartzea; eta Etxebizitzako Plan Zuzentzailea ezartzea. 

Ekitaldi nagusia bukatzeko, Gobernu Kontseilua, osaketa berriaren ondoren, Ajuria Enea jauregiko harmailadi nagusira joan da, argazki ofiziala ateratzera. Jarraian, Gobernu Kontseiluak bilera egin du, Lehendakaritzan.

ÁNGEL TOÑA GUENAGAREN FITXA:

Ángel Toña Guenaga Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktore da Deustuko Unibertsitatean, eta bertan ari da irakasle 1978tik hona. Gaur egun, Etika Zibikoa, Profesionala eta Enpresaren Etika irakasten du Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Deusto Bussines School); eta Enpresa Etika eta Gizarte Erantzukizuna, Giza Baliabideen Masterrean. 2002 eta 2004 artean, Zientzia Politiko eta Soziologia dekanoa izan zen eta Gizarte Ikerketaren zuzendaria Deustu Fundazioan (2004-2006). Alor pribatuko ibilbideaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Lan sailburuordea (1991) eta Enplegu zuzendaria (1980) ere izan zen. Bere ibilbide akademiko eta profesionala oso lotuta egon da lan harremanak aztertu eta kudeatzeari.

1990tik orain arte, Lan Harremanen Kontseiluko bitartekari eta bateratzailea da lan‑gatazka kolektiboetan; administratzaile judiziala ere bada hainbat konkurtso‑prozeduretan 2001etik hona.

Ángel Toña Guenaga Ondarroan jaio zen 1952an. Ezkonduta dago eta hiru seme‑alba ditu.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko azaroak 23

    ¿Por qué no está la bandera de España junto a la vasca como ordena la Constitución de España en su artículo 4.2?

  • @caritas_bizkaia
    2015.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Ángel Toña sustituye a Juan María Aburto en la consejería. Ambos miembros del Consejo Pastoral Diocesano (CPD)... http://t.co/M8exSY8EYL

  • @caritas_bizkaia
    2015.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @DiocesisBilbao: Ángel Toña sustituye a Juan María Aburto en la consejería http://t.co/itHiRHGRqm Ambos miembros del Consejo Pastoral Di…

  • @Antxustegi2
    2015.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gorabide: Ángel Toña se propone avanzar en el desarrollo normativo y definir la cartera de atención socio-sanitaria. http://t.co/dYHc3n

  • @goikodeustu
    2015.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @DiocesisBilbao: Ángel Toña sustituye a Juan María Aburto en la consejería http://t.co/itHiRHGRqm Ambos miembros del Consejo Pastoral Di…

  • @DiocesisBilbao
    2015.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Ángel Toña sustituye a Juan María Aburto en la consejería http://t.co/itHiRHGRqm Ambos miembros del Consejo Pastoral Diocesano (CPD)

  • @Gorabide
    2015.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Ángel Toña se propone avanzar en el desarrollo normativo y definir la cartera de atención socio-sanitaria. http://t.co/dYHc3nOYqD

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Angel Toña