Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 23:45etik 00:05era, Athletic Club eta RCD Espanyol partidua dela eta

2015.eko otsailak 09


Datorren asteazkenean, otsailaren 11n, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – RCD Espanyol partidua dela eta. Mozketa partziala, 23:45etik 00:05era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Kopako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik La Casillara irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 21:01ean, 21:21ean, 21:33an eta 21:43an.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 23:45etik 00:05era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua indartuko duten tranbiaren zenbait zirkulazio berezi martxan jarriko dira Ospitaletik/La Casillatik Atxurira eta beste bat Atxuritik La Casillara.

Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau