Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urdaibaiko Turismo Jasangarriko Jardunaldiek biosfera erreserban turismoaren garapenerako lan bateratua eta sektore guztien inplikazioaren beharra nabarmendu dute

2015.eko otsailak 06

Urdaibaiko Turismo Jasangarriko lehen jardunaldietan "Turismo Jasangarrirako Europako Gutuna" jorratu da. Gune babestuei lotutako borondatezko onarpena da hau, turismoa ekonomiako sektore iraunkor gisa bultzatzen duen ekimena, hain zuzen ere.  Helburu hau lortzeko ezinbestekoa da inplikatutako aktore guztien partaidetza, erakundeak, enpresak eta bizilagunak.

 

Turismo-sektoreko erakunde eta profesionalek parte hartu dute Urdaibaiko Turismo Jasangarriko lgo Jardunaldietan. Bi egunetan zehar, otsailaren 5 eta 6an, Urdaibaien Turismo Jasangarrirako Europako Gutuna ezartzearen inguruan eztabaidatu da, naturagune babestu batean turismo jasangarriaren garapena sustatzea du helburu ekimen honek. Basquetour - Turismoaren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo Sailak antolatu dituzte jardunaldiak eta hauei hasiera eman diete.

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendariak, turismo jasangarria garatzeko bere sailatik lantzen diren ekimenak eta planak azaldu ditu. Era honetako turismoa aplikatzeko metodo eta konpromiso gisa Turismo Jasangarrirako Europako Gutunak duen garrantzia nabarmendu du bere mintzaldian: “Turismoa sustatzea bermatu eta laguntzen duen tresna da, guztion partaidetza eta adostasunarekin. Batera egin behar dugu hausnarketa", aipatu du Barredok.

 

Itziar Epalzak, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko Sailburuordea, bere aldetik, Euskadin turismo-sektorea duen garrantziaz hitz egin du. Izan ere, 2014ean, lehen aldiz, bi milio te erdi turisten kopurua gainditu du Euskadik. “Euskadi jomuga gaztea da eta azaleratzen dago. Horregatik, jasangarritasuneko irizpideekin hazi egin behar dugu", zehaztu du Epalzak.

 

Unai Rementeriak, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Diputatuak, Busturialdea-Urdaibaikoa, mundakarra, Urdaibaiko Biosfera Erreserba den moduan, baina bertan bizi diren pertsonak ahaztu barik, mantentzearen garrantzia nabarmendu du.“Urdaibai bizitzeko eta gozatzeko da. Turismoa aberastasun eta suspertze ekonomikorako iturri indartsua da. Turismoa sustatu behar da, baina ingurugiroari kalterik ez egiteko era topa behar dugu. Egin ahal da eta egin behar da.”, esan du Rementeriak.

 Turismo Jasangarrirako Europako Gutuna

Erakundeen ondoren, Javier Gómez-Limón aritu da, EUROPARC- España-ko Bulego Teknikokoa,  Turismo Jasangarrirako Europako Gutuna kudeatzen duen erakundea. Gutuna borondatezko konpromisoa dela azaldu du, balore naturalekin lotutako estrategiaren ildoan lan egiteko. Lehenengo fase batean, gune naturalek atxikimendu hautagaitza aurkeztu behar dute; bigarren fase batean, eremu natural honetan dauden enpresek; eta hirugarren fase batean, bidaia-agentziek. 

 

Gutunarekiko atxikimenduak zenbait konpromiso hartzea suposatzen du baita lan bateratu bat ere. Lan horretan, 5 urteetarako ekintza plan bat landuko da.  “Gutunaren ekintza planak malguak dira, lurralde eta aurrekontu ezberdineei egokitutak. Geure eredua turismo jasangarriaren alde egiterakoan bai da zorrotza. Eremua sare sozio-ekonomikoaren, bizilagunekin eta turismo sektorearekin lotu egiten duen tresna da. Hori ez dute bestelako atxikimienduek egiten”, azaldu du Javier Gómez-Limón-ek.

 

Kataluniako Montseny-ko Parke Naturala eta Biosfera Erreserba izan da Turismo Jasangarrirako Europako Gutunaren atxikimenduaren eredu. Joana Barber, Parkeko zuzendariak euren hautagaitza 2008ko abenduan egin zutela azaldu du. Lan asko egin ondoren, partaidetza aktiboa nagusi, eta aurrekontu xume batekin, 2011an lortu zuten atxikimendua. “Turismo Jasangarrirako Europako Gutunari lotuta gaudenetik Europako turisten kopuruaren igoera nabarmendu dugu. Honekin, estazionalitatea apurtzen da, astean zehar bisitatzen gaituztelako. Honek, ostalaritza sektoreari laguntzen dio", nabarmendu du Barber-ek. Joan Lluis Rojas Solé, Montseny-ko enpresarioa bere esperientziaz aritu da.  “Gutunak enpresa bakoitzak atxikimendu eskaerak askatasunez egokitzeko aukerak ematen ditu. Ekimen honekin inplikatzera animatzen zaituztet. Eredu ezberdina da hau.”, aipatu du enpresarioak.

 

Gaur egun, Europan 131 gune naturalak daude Gutunari atxikituta 16 herrialdeetakoak, hauetatik 38 espaniarrak dira, 9 Autonomi Erkidegoetan kokatutak, eta azken hauetatik, 27 bigarren fasean daude.

 

Ostegun arratsaldean, jardunaldien partaideek Europako Gutuna Urdaibaien ezartzea egokia den ala ez eztabaidatu eta baloratzeko aukera izan zuten eta honen abantaiak eta desabantailak. Lan talde hauetan sektore publikoa zein pribatuak osatuta, Urdaibaien turismo jasangarriaren garapena lortzeko turismo kudeaketan hobetu beharreko aspektuak mahai gainean jarri zituzten. Jorratutako gaien artean, turismo jasangarriaren alde burutzen dan lana lurrandean eragina izatea nola lortu. Hau da, burututako lan izugarria eta inbertsioak itzulera izatea. Lan taldeetan landu ziren planteamendu eta iritzi guztiak administrazio publikoak baloratuko ditu.

 

Ostirala, Jardunaldien bigarren eguna.

 

Gaurko jardunaldia Ricardo Blanco-ren hitzaldiarekin hasi da, TURESPAÑAko Turismo Jasangarriko Sailaren Nagusia. Bere hitzaldia "Europako Gutunaren Ezarpenaren Gaineko Gobernu Zentralaren Ikuspegia" izan da. “Hasteko, uste dugu turismo jasangarria ez dala produktu turistikoa, edozein produktu edota jomugaren kudeaketa gestioa baizik, jasangarritasunean hobetu nahi duen produktua edo jomuga, hain zuzen ere.”, esanez hasi du bere hitzaldia. Ekoturismoa sustatzeko burutu duten lana azaldu du. Horretarako, Turismo Jasangarrirako Europako Gutunaren irizpideetan oinarritu dira. Turista profil berri bati zuzendutako ekoturismoa da, esperientziak bilatzen dituen turista bat, ekoturista delakoa. ”Ekoturistaren profila herrialde hurbiletatik etorritako europako bizilagunek osatzen dute, urtean zehar kontsumituz.  Ikasketak, gastu ahalamena eta naturarekin lotutako bizimodua dutenek, hain zuzen ere", aipatu du Ricardo Blancok.

 

Jardunaldiak, Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo Saileko Zuzendari Nagusiaren hitzaldiarekin jarraitu dira. "Turismo Jasangarria Bizkaian" izenburupean, bere sailan bi helburu nagusiekin lan egiten dutela azaldu du. Alde batetik, Bizkaiko turismo jasangarria eta kalitatezko turismoaren marka identifikagarria lortzea, nortasun seinale eta balore apartekoekin, ondo zaindutako ondarearekin. Guzti hau, jomuga batean turismo jasangarriko praktika egokien ezaugarri delako. Banakotasun eta esperientzia apartekoak posible egiten dituen jomugan, hain zuzen ere. Beste alde batetik, turismo hau sustatzea Bizkaian egonaldi ertain-luzeak bultzatuz.    

 

María Uribe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailako Ingurugiro Zuzendari Nagusiak,  "Bizkaiko Hondartzen Kudeaketa Jasangarritasuneko irizpideak jarraituz", izenburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak, udalekin harreman estuan, Bizkaiko hondartza guztiak kalitate ziurtagiriak eskuratzeko daraman kudeaketa eta lan ibilbide luzeari buruz mintzatu da bere hitzaldian. "Eraginkortasunean, zerbitzuak eta ingurumen kalitatean irabazi nahi
dugu, guztia jasangarritasunezko iripideekin
", aipatu du.

 

Ondoren, Miren Arantza Madariaga, Basquetour- Turismoaren Euskal Agentziaren Zuzendari Nagusiak agente turistikoak administrazioarekin lan koordinatua aurrera eramateko kooperazioa planteatu du. “Turismo jasangarria guztion artean lan egin behar dugu. Helburu jakin batzuk ezarri behar dira eta Turismo Jasangarrirako Europako Gutunaren bitartez, helburu hauek lortzeko ildoak jarraitu jasangarritasunaren prisma galdu gabe. Urdaibaien esperientzia bat bizitzearen apartekotasuna bilatzeko lan egin behar dugu", adierazi du Basquetour-eko Zuzendari Nagusia.

 

Konklusioak

 

Urdaibaiko Turismo Jasangarriko lehen Jardunaldien amaiera-ekitaldia, Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendariak burutu du. Bere konklusioetan honako hau nabarmendu du: turismo jasangarriak balore naturalen kontserbazioa eta turismoaren garapenaren arteko oreka bilatzen duela eta "Turismo Jasangarrirako Europako Gutuna" Urdaibaiko sektore publikoa eta pribatuari ildo horretan lan egiten laguntzeko planifikazio tresna dela.  

 

Turismo Jasangarrirako Europako Gutunak geure irizpideekin bat egiten dituen lan egiteko era eskeintzen du, hobetzeari laguntzeko. Horretarako, sektore turistikoaren partaidetza eta inplikazioa behar dugu, batera lan egiteko. Hori funtsezkoa da Urdaibaien turismo jasangarria garatzearen alde aurrera egiteko. Administrazioek Turismo Jasangarrirako Europako Gutuna garatzeko konpromisoa hartzen dugu, sektore turistikoaren borondatea eta kolaborazioa izanez gero. Horrela, gune babestuaren kudeatzaileez osatutako foroa sortuz, ingurumen administrazioak eta administrazio turistikoak, tokiko erakundeak, kooperazio elkarteak, landa garapeneko agentziak, tokiko enpresa turistikoak eta herritarrak", argitu du Barredok.  

 

Produktu baten garapena lortzeko Urdaibai marka erabiltzearen garrantzia ere azaldu du. Barredok argitu du ez dela zerotik hasten, Urdaibaien planifikazio lan garrantzitsua burutu delako.  

 

Urdaibaien turismo jasangarriaren alde egin behar dugu, baliabide naturalak eta kulturalak ditugulako eta turismoa hartu ahal dugulako, beti ere modu ordenatuan.  Jardunaldi hauen helburuak eta sektore turiskoko profesionalak gisa zuon konpromisoa, Turismo Jasangarrirako Europako Gutuna Urdaibaien jarraitzeko bidea den ala ez erabakitzeko baliogarriak izango dira", amaitu du
Maria Barredok.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Torremadariaga
    2015.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Jornadas de Turismo Sostenible de Urdaibai: necesidad de implicación de todos los... http://t.co/rHvc8JyY11

  • @MundakaTurismo
    2015.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Jornadas de Turismo Sostenible de Urdaibai: necesidad de implicación de todos los... http://t.co/2RQLxP0mTG

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Unai Rementeria, Maria Uribe