Berriak
Eu

Memoriaren Erretratuak eman zaizkio Gasteizko Udalari

2015.eko otsailak 09

Eusko Jaurlaritzak, Bake eta Bizikidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernandezen bitartez, Gasteizko alkate den Javier Marotori Euskal kasuan 1960 eta 2010 artean egindako bizitzarako eskubideen urraketak biltzen dituen dokumentua eman dio. Gasteizko erretratuan, euskal kasuaren, segurtasun indarren edota egiletza argitu gabe geratu den 42 biktimen izen-abizenak batu dira.

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Biktima eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok batzar bat izan dute gaur goizean Bilboko alkate eta udaleko ordezkariekin. Bilbo eta Donostiako erretratuen ostean, Gasteizen ordu heldu da gaur eta aurrerantzean 136 udalerritako erretratuak jasoko direla aipatu du Fernandezek. 

Jonan Fernándezek adierazi duenaren arabera, erretratu horien helburu nagusia Euskadiko udalei beren udalerriari buruz dagoen informazio guztia ematea da, tokian tokiko biktimen memoria eta errekonozimendurako jarduerak bultzatzen laguntzeko.

Gasteizeko Memoriaren Erretratuak

Retratos de la Memoria de Vitoria-Gasteiz

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Maroto