Berriak
Eu

Mendiak Eusko Jaurlaritzak Urdaibai proiektuaren inguruko akordioa lortzeko prest jarraitzen duela errepikatu du

2010.eko ekainak 22

Jaurlaritzak bihar Guggenheim Museoaren Patronatuko Batzorde Betearazlean museo berrirako ideien lehiaketa bertan behera uzteko eskatuko diola iragarri du bozeramaileak

Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Foru Aldundiarekin Urdaibaiko eskualdea biziberritzeko proiektu bat garatzeko akordio bat lortu nahi du, baina “proiekzio ekonomiko osoaren erdigunea Urdaibaiko Biosferaren erreserba izatea nahi du”, ez beste Guggenheim Museo baten eraikuntza. Jaurlaritzaren bozeramaileak, Idoia Mendiak, bihar goizean, Bilboko Guggenheim Museoaren Patronatuaren bilera baino lehen Batzorde Betearazlean museo berria eraikitzeko ideien lehiaketa bertan behera uzteko eskatuko dutela azaldu du, inbertsio “neurrigabea” baita eta ez da “egokia Euskadiko kultura eta museo beharretarako”. “Eskualderako eta ekonomia biziberritzeko proposatzen dugun proiektua beste bide batetik doa”, azpimarratu du.

 

Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko eskualdea biziberritzeko proiektuaren inguruan akordioa lortu nahi duela errepikatu du. Baina Lópezen gobernuaren ustez, adostasuna lortzeko ezinbestekoa da “proiekzio ekonomiko osoa Biosferaren Erreserban bertan eta eremua erreserba gisa mantentzean kontzentratzea”, eta ez beste Guggenheim museo baten eraikuntzan. Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Jaurlaritza Aldundiarekin akordioa lortzeko prest dagoela azaldu du, eta azken egunotan Patronatuko bazkideen artean harremanak eta agiri-trukeak egon direla gogorarazi du. Mendiak Jaurlaritzak bihar, Bilboko Guggenheim museoaren Patronatuaren bilera baino lehen, Batzorde Betearazlean Urdaibairako proiektatzen den museorako ideien lehiaketa bertan behera uzteko eskatuko duela iragarri du, izan ere, inbertsio “neurrigabea” baita eta ez da egokia Euskal Herrian gaur egun ditugun “kultura eta museo” beharretarako. “Eskualderako eta ekonomia biziberritzeko proposatzen dugun proiektua beste bide batetik doa”, azpimarratu du.

 

Hori izan da Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astero egiten den Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan aztertu dituen gaietako bat.

 

Horrez gain, bozeramaileak Gobernu autonomikoaren 2011rako Aurrekontuetan funtzionamendu eta transferentzia arrunten gastuetan ehuneko 3ko beste murrizketa bat jasoko dela azaldu du. Ildo horretatik, Mendiak Euskadi, defizit publikoari dagokionez, gainerako autonomia erkidegoen egoeratik “oso urrun” dagoela azpimarratu du.

 

Kazetarien galderei erantzunez, bozeramaileak Jaurlaritzak ETA talde terroristaren aurrean daukan jarrera irmoa dela azpimarratu du eta taldeari berriz eskatu dio jardunari “behin betiko” uzteko. Mendiak etorkizunean egon liratekeen su-etenei dagokienez, Eusko Jaurlaritza mesfidati dagoela azaldu du, azken urteotan formula horrek “ezer gutxirako” balio duela ikusi baita.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010.06.22)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-06-22n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, bozeramailea