Berriak Herrizaingoa
Eu

Kontuz martxa zikloturistaren lehen edizioa egingo da igandean Bilbon

2010.eko ekainak 21

Igandean, ekainaren 27an, Kontuz martxa zikloturistaren lehen edizioa egingo da Bilbon, zikloturismoan segurtasunez aritzea bultzatzeko helburuarekin. Martxak bere hamalaugarren edizioa bete berri du Gasteizen. Ekitaldia gaur goizean, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan, aurkeztu dute Maria Jesus Iturralde Trafiko Zuzendaritzako Bide Hezkuntza eta Prestakuntza arduradunak, Pello Ugalde Euskadiko Kutxako Bizkaiko arduradunak eta Belen Serrano Euskal Nafar Automobil Errege Klubeko Mugikortasun Saileko arduradunak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, martxaren helburua da zikloturistak eta gidariak zirkulazio arauak bete, elkarrenganako errespetua agertu eta errepidean ibiltzeko daukagun eskubidea errespetatu beharraz ohartaraztea. Aurreikusitako bideari erreparatuta, nahi duten herritar guztiek hartu ahal izango dute parte, egoera fisiko normala badute; 11 urtetik gorakoa izatea ere gomendatu dute.

Izen-ematea doakoa da eta gaurtik aurrera egin daiteke, honako tokietan:

- Euskadiko Kutxako bulego nagusian (Kale Nagusia, 2 - Bilbo).

- Euskal Nafar Automobil Errege Klubeko (RACVN) bulegoetan (Rodriguez Arias, 59 eta Hurtado de Amezaga).

- www.kontuz.es webgunean.

Ibilbidea

Parte-hartzaileak 10:30ean bilduko dira irteeran, Zorrotzaurreko zabalgunean. Bertan, Kontuz martxaren lehen edizioaren inguruko sari bat jasoko dute parte-hartzaileek, izakinak amaitu arte.

Martxa 11:00etan hasiko da, eta parte-hartzaileek honako ibilbidea (16 km inguru) egingo dute: Zorrotzaurre, Botikazar erribera, Unibertsitate etorbidea, Campo Volantin, Ernesto Erkoreka plaza, Zingira kalea, Epaltzaren Alargunaren kalea, Areatza, Areatzako zubia, Erripa kalea, Uribitarte pasealekua, Ingelesen landako kaia, Evaristo Churruca y Brunet kaia, Abandoibarra etorbidea (Euskalduna Jauregiaren ondoan), Jesusen Bihotza plaza, Kale Nagusia (oinezkoentzako gunea igarota), Plaza Biribila, Buenos Aires kalea, Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin, Unibertsitate etorbidea, Agirre Anaien kalea, San Pio X.aren plaza, Agirre Lehendakariaren etorbidea, Katalunia kalea, Orixe kalea, Ignacio Ellacuria kalea, Agirre Lehendakariaren etorbidea, Elorrieta erribera, Zarandoa etorbidea, Morgan kalea, Botikazar erribera, Zorrotzaurreko zabalgunea.

Helmugara (Zorrotzaurreko zabalgunera) 13:00ean iristea aurreikusi dute.

Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen laguntza

Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak eta hainbat zikloturista elkartek arautuko dute martxa, eta parte-hartzaile guztiek asegurua izango dute.

Ibilbidearen amaieran, parte-hartzaileek janari-poltsa bat jasoko dute. Halaber, zikloturismoarekin lotutako materialak (bizikletak, kamisetak eta abar) zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko ekainak 22

    Veo que el recorrido es por Bilbao y en este municipio no es obligatorio el casco ¿no?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko