Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: “ikasleek ondoen dakite, natura kontserbatzeak beraien etorkizuna bermatzea dakarrela”

2015.eko otsailak 07
  • Aztertu sariak eman ditu Donostiako Aquariumean
  • Sari bereziak Itsasgela elkarteari eta Gatikako eskolari 

 

«Euskadi ingurumenarekin eta planeta osoan hainbesteko eragina izaten ari den klima-aldaketaren ondorioak murriztu beharrarekin modu positiboan kezkatuta egotearen bermea dira ikasleak», azaldu die Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik ibaiak eta kostaldeak aztertu eta hobetzeko Aztertu programan saritutako neska eta mutilei .

 

Aztertu sariak emateko ekitaldian parte hartu du sailburuak Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari Amaia Barredorekin, Donostiako Aquariumeko presidente eta zuzendari Vicente Zaragüetarekin eta Esther Irigarairekin, bai eta ehun eta berrogeita hamar ikasle, irakasle eta ibilguak eta kostaldeak zaintzearekin konprometitutako pertsonarekin, iaz hainbat ekimen eta azterketa aurkeztu zituztenekin. Urko Arizti kazetariak aurkeztu du ekitaldia. 

 

«Zuek zarete –adierazi die Oregik Donostiako Aquariumean bildutako neska eta mutilei– jada ongi ezagutzen dituzuen ibai, ur eta kostaldeez gehien gozatu behar duzuenak, eta jakin badakizue, zuek egindako lan eta azterketei esker, zerk eragin diezaieketen eta horiek nola zaindu eta manten daitezkeen egoera onean».

 

«Guk, Eusko Jaurlaritzatik, ingurumen-hezkuntzaren arloko apustu handia egiten dugu, uste osoa baitugu zuek zaretela natura-ondare hori mantendu eta kontserbatzearen bermea, eta hartarako, Hezkuntza eta Ingurumen Sailok elkarlanean ari gara duela urte askotatik zuek protagonista zareten zeregin polit eta animatu honetan», gaineratu du.

 

UNESCOk, Japoniako Nagoian berriki egindako gailurrean, Eskolako Agenda 21en egindako lana mundu osoan azken hamar urteetan egindako hezkuntzako 25 jardunbide onenetako bat dela adierazi du. Aztertu programa 1992tik egiten da; hasieran, Azterkosta izenarekin, eta ondoren Ibaialde gehitu zitzaion itsasertzari buruzko COASTWATCH ingurumen-hezkuntzako Europako programaren egokitzapen gisa. 2014an 23.000 lagun inguruk parte hartu dute programan kostaldeen edo ibaien zatietan laginak hartuz edo prestakuntza-irteeretara joanez, haur-hezkuntzarako material espezifikoak eskatuz nahiz lehiaketan parte hartuz.

 

Ekitaldian bideoen emanaldia ez ezik, oreka-ariketen erakustaldiak ere izan dira Ana Clara Cuevasen eskutik. 2014ko edizioan 4.192 argazki eta marrazki jaso dira Azterkosta eta Ibaialde lehiaketetan; horien egileak 2 urtetik gorakoak dira, helduak barne. Aquariumeko jaian parte hartu dutenek instalazioak ere bisitatu dituzte gero marrazoei jaten nola ematen zieten ikusteko.

2014KO AZTERTU PROGRAMAKO SARIDUNAK

Azterkosta eta Ibaialde sariak

 

Sari bereziak:

  • Itsasgela Elkartea / Izaskun Zuberbiola, Gipuzkoan egoitza duen elkartea
  • Gatikako Eskola  / Irune Allika,

 

Marrazkia:

1. kategoria (txikiak, 10 urteraino)

Ibaialde: akzesita, LEIRE LOUBET (Alonsotegiko eskola)

Sariduna, MAIALEN ARRIZABALAGA (Ondarroako Zaldupe eskola)

Azterkosta: akzesita, MAIALEN ESPILLA (Lauro ikastola) (Loiu)

Sariduna, ADRIANA A.RIVERO (Bihotz Gaztea ikastola) (Santurtzi)

 

2. kategoria (11-15 urte)

Ibaialde: sariduna, NEREA RODRIGUEZ (San Jose Carmelitas) (Portugalete)

Azterkosta:  sariduna, JULIA GONZALEZ (partikularra)

 

3. kategoria (16 urtetik gora)

Ibaialde: akzesita, MAIDER QUINTANILLA (La Anunciata, Donostia)

Sariduna: MIREN UNSUAIN (La Anunciata, Donostia)

Azterkosta: akzesita, LOLA JAUMANDREU (Hirubide BHI, Irun)

Sariduna, WENDY FERNANDEZ (La Anunciata, Donostia)

 

 

Argazki digitala:

1. kategoria (txikiak, 10 urteraino)

Ibaialde: sariduna, OLATZ KORTABARRIA (Bizkaia ikastetxea, Zamudio)

2. kategoria (11-15 urte)

Ibaialde: sariduna, ANDONI BIKANDI (partikularra)

Azterkosta: sariduna, IRUNE PEREZ (Asti Leku) (Portugalete)

 

3. kategoria (16 urtetik gora)

Ibaialde: Akzesita: ANA PEÑA (partikularra)

Sariduna: ESTIBALIZ AIRAS (Azitain-La Salle, Eibar)

Azterkosta:  sariduna JAIME MACHIMBARRENA (American School of Bilbao)

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Peli Basozabal, Vicente Zaragueta, Esther Irigarai.