Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Ángel Toña Guenaga izendatuko du Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu

2015.eko otsailak 05
  • Ángel Toña Guenaga datorren asteartean, otsailaren 10ean, jabetuko da karguaz
  • Deustuko Unibertsitatean doktore eta irakasle gisa, eta lan arloan bete duen ibilbidea oso lotuta egon da lan harremanak aztertu eta kudeatzeari

 

Iñigo Urkullu lehendakariak Ángel Toña Guenaga izendatuko du datorren asteartean Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu.

Ángel Toña Guenaga Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktore da Deustuko Unibertsitatean, eta bertan ari da irakasle 1978tik hona. Gaur egun, Etika Zibikoa, Profesionala eta Enpresaren Etika irakasten du Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Deusto Bussines School); eta Enpresa Etika eta Gizarte Erantzukizuna, Giza Baliabideen Masterrean. 2002 eta 2004 artean, Zientzia Politiko eta Soziologia dekanoa izan zen eta Gizarte Ikerketaren zuzendaria Deustu Fundazioan (2004-2006). Alor pribatuko ibilbideaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Lan sailburuordea (1991) eta Enplegu zuzendaria (1980) ere izan zen. Bere ibilbide akademiko eta profesionala oso lotuta egon da lan harremanak aztertu eta kudeatzeari.

1990tik orain arte, Lan Harremanen Kontseiluko bitartekari eta bateratzailea da lan‑gatazka kolektiboetan; administratzaile judiziala ere bada hainbat konkurtso‑prozeduretan 2001etik hona.

Ángel Toña Guenaga Ondarroan jaio zen 1952an. Ezkonduta dago eta hiru seme‑alaba ditu.

Lehendakariak izendatuko du datorren asteartean sailburu berria, Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izan denak kargua utzi ondoren.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2015.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @vllona: Ángel Toña Guenaga nuevo consejero de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco vía @irekia http://t.co/KlNEVoOtWD

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ONGI ETORRI] El lehendakari nombrará a Ángel Toña Guenaga nuevo consejero de Empleo y Políticas Sociales ➡ http://t.co/drSDYhi

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ONGI ETORRI] El lehendakari nombrará a Ángel Toña Guenaga nuevo consejero de Empleo y Políticas Sociales ➡ http://t.co/DJaFlQ

  • @mbasterra78
    2015.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ONGI ETORRI] El lehendakari nombrará a Ángel Toña Guenaga nuevo consejero de Empleo y Políticas Sociales ➡ http://t.co/DJaFlQ

  • @Confeformacion
    2015.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @cesegab: RT @aslenews: Ángel Toña, experto del @cesegab, nuevo consejero de Empleo y P. Sociales del Gobierno Vasco @irekia http://t.co

  • @cesegab
    2015.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @aslenews: Ángel Toña, experto del @cesegab, nuevo consejero de Empleo y P. Sociales del Gobierno Vasco @irekia http://t.co/qa4aWmmQ0F

  • @aslenews
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Ángel Toña Guenaga nuevo consejero de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco vía @irekia http://t.co/NsCEMCzBKm

  • @vllona
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Ángel Toña Guenaga nuevo consejero de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco vía @irekia http://t.co/KlNEVoOtWD