Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapiak boto gehien jaso dituzten herritarren 20 galderei erantzungo die zuzenean #TapiaTopaketa-n

2015.eko otsailak 09

Azken egunetan herritarrek Twitter, Facebook eta YouTube bidez egin dizkioten galderak erantzungo ditu asteazkenean, 11:00etatik aurrera

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak azken egunetan herritarrek sare sozialen bidez egin eta  boto gehien jaso dituzten 20 galderak erantzungo ditu. #TapiaTopaketa ekimena Irekiako taldeak antolatu du. Ekimenaren helburua herritarrek industriarekin, lehiakortasunarekin, teknologiarekin, merkataritzarekin, turismoarekin, arrantzarekin eta elikadura-politikarekin lotuta dituzten zalantzak argitzea da.

Elkarrizketa zuzenean emango dute YouTube bidez, eta hedabide grafikoek topaketaren irudiak hartu ahal izango dituzte. Urkullu lehendakariak eta Aburto, Beltrán de Heredia eta Oregi sailburuek antzeko topaketetan hartu dute parte.   

Hautaketa

Aukeraketa egiteko, Facebook-en “Atsegin dut”, iruzkin edo partekatu kopuru handienak edota Twitter-en birtxio edo gogoko kopuru handienak dituztenak erabili dira

Prozedura

Galderak egiteko epea urtarrilaren 29tik otsaileren 6ko gauera bitartean izan zen , eta bozkatzekoa, otsailaren 6tik 8ko arratsaldera artekoa. Otsailaren 11n, sailburuak galderak erantzungo ditu eta YouTuben ikusi ahalko da elkarrizketa zuzenean. Emanaldiaren bideo osoa Irekian eta Irekiak Youtube-n duen kanalean argitaratuko da. Tapia sailburuak azaldutako moduetan boto gehien jaso dituzten hogei galderak erantzungo ditu. Zuzeneko emanaldian erantzungo ez dituen galderak Irekiaren webgunean erantzungo ditu, bai eta argitaratu ere, eta hedatu egingo dira Irekiaren sare sozialetako eta Eusko Jaurlaritzaren tresnetako erabiltzaileek ezagut ditzaten.

Galderen zerrenda osoa

Erantzunen zerrenda

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)