Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aiz´ek Santurtziko, Trapagako eta Urtuellako Alkateei helarazi dizkie Eusko Jaurlaritza trenbide-portu loturak hobetzeko egiten ari den gestioak eta lotura horiek euren udalerrietan izango duten eragina

2015.eko otsailak 05
  • Eusko Jaurlaritzak Seranteseko tuneletik ACB-ra bitarteko trenbide bikoitzeko tunela proposatu dio Sustapen Ministerioari, Santurtzitik eta Urtuellako eta Trapagako hiriguneetatik igaro gabe

 Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak bi bilera izan ditu gaur goizean Ricardo Ituarte Santurtziko Alkatearekin eta, ondoren Saulo Nebreda eta Xabier Cuellar Urtuellako eta Trapagako alkateekin, hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Portuaren trenbideko loturak hobetzeko xedez, Sustapen Ministerioaren aurrean egin dituen gestioen eta planteamenduaren berri emateko.

 Joan den astean Portura egindako bisitan Ana Oregi Sailburuak Ana Pastor Sustapen Ministroari bideratu zion plantamendu hori, ezinbesteko bi eskakizun bete beharrean oinarritzen da: Trenbideko-portuko trafikoaren garapena hobetzea eta bermatzea. Gaur egun, portuko karga orokorreko 9,9 milioi tonen %14 trenbidez garraiatzen da. 2014ko ekitaldia 3.987 zirkulaziorekin itxi da. Bigarrena: Tren bidezko loturan oinarritutako edozein soluzio martxan jartzeko ezinbestekoa izango da Ministerioak, Santurtziko udalerritik egiten diren merkantzien trenbideko trafikoak kentzeko bere konpromisoa azaltzea eta, aldi berean, beharrezkoa izango da, baita ere, merkantzia trafikorik ez sartzea Urtuellako eta Trapagako hiriguneak zeharkatzen dituen aldirietako trenbide linean.

 Eskakizun horiek, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektuaren lehen fasea garatuz betetzen dira. Lan horren Informazio Azterlana 2008an egin zen.

 Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak trenbide bikoitzeko tunela proposatu dio Sustapen Ministerioari, Seranteseko tuneletik ACB-ra, Santurtzi zeharkatu barik eta Urtuellako eta Trapagako hiriguneetan eta bertako aldirietako lineetan eraginik izan gabe. Sustapen Ministerioak, proiektu horren izapidetzea eta jende aurreko informazioa ahalik eta denbora tarte laburrenean egiteko konpromisoa agertu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)