Berriak
Eu

Mutilazio genitala prebenitzeko profesionalen prestakuntza koordinatuko du Emakundek

2015.eko otsailak 05

Bihar, otsailak 6, Nazio Batuek hala erabakita, Nesken Mutilazio Genitalaren aurreko Tolerantzia ezaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

EAEn, non mutilazio genitala egiten den herrialdeetatik etorritako 11.000 pertsona inguru bizi diren eta herri hauetako familietakoak izateagatik mutilazioa jasateko arriskuan egon daitezkeen nesken kopurua 800 ingurukoa den, zenbait prebentzio esperientzia daude abian, adibidez, Basurto-Bilboko Osasun Erakunde Integratuan, besteak beste. Etorkizunera begira, Euskadin prebentziorako programa orokor bat izateko asmoarekin, Emakundek mutilazio genitalaren prebentzioaren egoeraren diagnostiko lanak koordinatu ditu, eta hauen ardura teknikoa Wassu-UAB Fundazioarena izan da.   

Hilabete honetan Emakundek prestakuntza saioak hasiko ditu “agente klabeak” izena hartu duten osasun, Hezkuntza eta zerbitzu sozialetako profesionalekin. Profesional hauek prebentzioaren diagnostikoan identifikatu dira eta Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundietako Osasun, Politika Sozialak eta Hezkuntza arduradunek hautatu dituzte, baita mutilazioa egiten den herrietako bizilagun gehien dituzten udalek ere.  Prestakuntza hau Wassu Fundazioko arduradunek zuzenduko dute eta besteak beste hitz egingo da alderdi kultural eta sozialezi buruz, osasunean duen ondorioei buruz, perstonak artatzeko zerbitzuetatik nola gaiari heltzeko moduari buruz, eta protokoloak eta haien irismenari buruz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau