Berriak Osasuna
Eu

Gripea indarrean dabil Euskadin

2015.eko otsailak 04

Gripearen intzidentzia-tasak gora egin du Euskadin eta orain 527,6 kasu daude 100.000 biztanleko. Azken bi asteetako joera ez da alderantzikatu; izan ere, gaudena da intzidentzia-maila handiena egon ohi den urte-sasoia.

Aurreko asteetan bezala, nagusiki 15 urtetik beherakoek nozitzen dute gripearen eragina –birusaren zirkulazio handia dagoen biztanle-taldea da–, 1.544 kasu baitaude 100.000 biztanleko 5 eta 14 urte bitarteko taldean, eta 1.247, berriz, 0 eta 4 urte bitartekoan.

Mediku Jagoleen Sareak (sasoiko gripea zaintzeko urtero aktibatzen den sarea, hiru lurralde historikoetako lehen mailako arretako zentroetako 38 sendagile generalistak eta 11 pediatrak osatua) emandako datuen arabera, egindako analisi mikrobiologikoek berretsi dute A motako birusari dagozkiola egindako isolamendu gehienak, eta, horren barruan, AH3 birusa gailentzen dela.

 

8.717 kontsulta Lehen mailako arretan

Iragan astean 8.717 kontsulta artatu zituen Osakidetzako Lehen mailako arreta-sareak gripearen sindromeagatik. Lurraldeka, Araban 351,8 kasu zenbatu dira 100.000 biztanleko, Bizkaian 398,9 eta Gipuzkoan 422,3.

Hiru lurraldeetan, 15 urtetik beherakoena da kontsulta-kopuru handiena, 5 eta 14 urte bitartekoena, hain zuzen.

Osasun Sailak gogorarazi nahi dugu gripea gaixotasun desatsegina dela, baina onbera biztanle osasuntsuetan, eta ez duela berezko tratamendu berezirik. Atseden hartzea eta likido eta antitermikoak kontsumitzea sukarra eteteko; horiexek dira gomendio nagusiak.  Garrantzitsua da kontuan izatea, transmisio- eta kutsatze-indize handia duenez, ezinbestekoa dela prebentzio-neurri higienikoak hartzea; adibidez, eztula eta doministiku egitean babestea, eskuak maiz garbitzea eta erabili ostean botatzeko moduko mukizapiak erabiltzea.

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak emandako gomendioa aipatu behar dugu: gripea dela-eta sukarrak jarraitzen badu eta osasun-arreta behar izanez gero, osasun-zentrora eta Arreta Jarraituko Puntuetara jotzea eta haren aginduak jarraitzea.

Halaber, beste urteetan garai honetan gertatzen den bezala, Osakidetzak ospitale-azpiegitura osoa gripe kasuetan arreta emateko eta gripearen ondoriozko konplikazioak dituzten pertsonak ospitaleratzeko eta arreta egokia emateko prest jarri du.

 

 Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailak 4

 

 

 

 

 

 

 
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DebagoienekoESI
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    La actividad gripal sigue presente en Euskadi http://t.co/hrLO3Wgo6C

  • @DebagoienekoESI
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Gripea indarrean dabil Euskadin http://t.co/EiBya8ydx4