Berriak
Eu

Novia Salcedo Fundazioak eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak Nazio Batuen Gazteriaren Bilkuran parte hartu dute

2015.eko otsailak 04

Novia Salcedo Fundazioak (FNS) eta Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzako zenbait kidek 2015eko Nazio Batuen Gazteriaren Bilkuran parte hartu dute aste honetan New York-eko hirian.

FNS, erabilera publikoko erakunde kultural pribatua da eta Bilbon du egoitza. Bere helburu nagusia gazteei integrazio profesionalaren prozesuan laguntza eskaintzea da. Hori dela eta, Fundazioak Nazio Batuen egoitza bisitatu du Pegasus izena duen proiektua sustatzeko asmoz. Kanpaina honen bitartez, Nazio Batuetako Batzar Nagusiak Gazteen Enpleguaren Hamarkada deklaratzea bilatzen da.

“Nazio Batuen egoitzara etorri gara gazteen langabeziaren arazoa instituzio maila gorenera ekarriz. Nazio Batuen Garapen Iraukorreko Helburuetan (ODS) gazteen langabeziaren arazoa jasotzea nahi dugu” adierazi du Helena Orella-k, Novia Salcedo Fundazioaren Pegasus poiektuaren kordinatzaileak.

FNS-ek Nazio Batuen Gazteriaren Empleguaren Hamarkada aldaketa ekonomiko eta soziala bideratzeko motore eta aukera izatea nahi du, gazteendako aukera profesional duinak bilatzen dituzten erakunde eta herrialdeendako.

“Eusko Jaurlaritza Pegasus proiektuaren aholkularitza batzordearen parte da” esan zuen Ander Caballero-k, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkariak. “Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzatik, Novia Salcedo Fundazioak Nazio Batuen Gazteriaren Bilkuran presentzia handiagoa izaten lagundu nahi dugu”.

2015eko Gazteriaren Bilkuran, gazteek Garapen Iraunkorreko Helburuen definizioan nola parte har dezaketeen eztabaidatu da. Modu berean, bilkuran zehar gazteen beharrak eta lehentasunak Garapenerako Nazio Batuen agendan sartzea bilatu da.

“Langabeziaren krisi global baten erdian gaude. Gazteak dira krisi hau gehien jasaten ari direnak; helduek baino hiru aldiz aukera handiagoa izanik langabezian geratzeko. Munduan zehar, 73 milioi gazte lan bila dabil, eta beste asko esplotazio edo esklabutza lanetan harrapatuta daude” adierazi zuen Ban Ki-moon, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak bilkuraren inaugurazioan. “Gazteak ez dira krisi ekonomiko honen biktima hutsak, gazteek aldaketan parte hartu dezakete. Horregatik, esfortzu handiago egin behar dugu gazteen artean enplegua sortzeko. Honela, gazte ekintzaileak lagundu behar ditugu, hauek izango direlako beste batzuendako enplegua sortuko dituztenak. Gazte guztien indarra behar dugu, estatu aberats zein pobreetakoak”adieraziz amaitu zuen Idazkari Nagusiak.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Begoetxe
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    La Fundación Novia Salcedo y la Delegación del Gobierno Vasco en Estados Unidos participan en el Foro de la Juve... http://t.co/rgUUo16dVS

  • @decadaempleojuv
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [YOUHT FORUM] Novia Salcedo eta Euskadiren EEUU-ko Ordezkaritzak Nazio Batuen Gazteriaren Bilkuran parte hartu dute ➡ http://t

  • @moniquemunozvi
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [YOUHT FORUM] Novia Salcedo eta Euskadiren EEUU-ko Ordezkaritzak Nazio Batuen Gazteriaren Bilkuran parte hartu dute ➡ http://t

  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    [YOUHT FORUM] Novia Salcedo eta Euskadiren EEUU-ko Ordezkaritzak Nazio Batuen Gazteriaren Bilkuran parte hartu dute ➡ http://t.co/KoSBnEtORL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)