Lanbide Heziketako 46 ikastetxetako 700 ikasle elkartuko ditu Eibarren Ikasenpresa azokak, parte hartzaile kopurua handituta
135 enpresa txikik Lanbide Heziketako ikasleen ekintzaile izaera
azaleratuko dute bihar osteguna Untzaga Plazan
Laugarren urtez aurten, Ikasenpresa azokak Lanbide Heziketako 46 ikastetxetako 700 ikasletik gora elkartuko ditu Eibarko Untzaga Plazan. Euskadiko Lanbide Heziketaren izaera ekintzailea ondoen azaleratzen duen ekimen honek, urterik urte igoera izan du parte hartzaile kopuruan. Bihar osteguna, otsailak 5, burutuko da azaoka Eibarren, bertako udalaren laguntzaz. Goizeko 10:30etan hasi eta 13:30ak arte 135 ikasenpresak euren produktu eta zerbitzuak erakutsiko dituzte.
2014-2015 ikasturte honetan 46 ikastetxe ari dira programan parte hartzen. 326 enpresa sortu dituzte, eta 90 irakasle ere inplikatu dira proiektuetan. Zerbitzu eta produktuen eskaintza oso anitza da. Hamaika motatako enpresak izango dira, besteak beste, produktu edo zerbitzu hauek eskaintzen dituztenak: Birziklatutako produktuak, informatika programen diseinu zerbitzuak, elikadura, egurrez eginiko artikuluak, 3D inpresioa, mekanizatuak, ipuin kontaketak, menpekotasuna duten pertsonen zaintza, pertsonal eta kirol entrenamendua, autore bitxiak, aholkularitza pertsonala, bitxigintza…
Programa honetan elkartasuna ere sustatzen da eta proiektu batzuek enpresaren irabaziak GKEkin kolaboratzeko erabiltzen dituzte. Adibidez, minbizia duten umeen gurasoentzat. Beste batzuek beraiek konpondu eta prestatutako kotxeekin Sahara-ra eskola materiala eramateko 4L Rallyan parte hartzen dute…
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak koordinatzen du Ikasenpresa programa, Tknika zentroaren bidez (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa), eta Erdi Mailako nahiz Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleei zuzendua da. Beronen bidez, ikasleek enpresa bat sortzeko esperientzian parte hartzeko aukera dute, horretarako egin behar diren burubide guztiak eginez.
Ikasleen ekintzaile gaitasunak garatzea da helburua (sormena, berrikuntza, talde lana, erabakiak hartzea, ekimen gaitasuna, lidergoa, konpromisoa, erabaki gaitasuna, negoziazioa…) Ikasturtean zehar enpresen jardunaldi eta kongresuetan parte hartzen dute. Honela, etorkizunerako lanpostua izateko ekintzailetzak zein aukera eskaintzen dituen ezagutzeko okasioa izaten dute, euren negozio ereduak aztertu, eta euren enpresak gainerakoei aurkeztu.
Twitter sare sozialean #ikasenpresa15 traola sortu da, Ikasenpresarekin zerikusirik duen orori jarraipena egiteko argazki, bideo edo iruzkinekin
-
2016-02-02
Comentario de Twitter:
RT @LuisSaratxaga: La Feria “Ikasenpresa” incrementa el número de participantes y congregará en Eibar a más de 700 estudiantes de 4... http… -
2016-02-02
Comentario de Twitter:
Feria “Ikasenpresa” incrementa participantes, congrega más de 700 estudiantes de 46 centros https://t.co/WOijdNY7ae https://t.co/ErIJ9a2AzQ -
2016-02-02
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Feria “Ikasenpresa” incrementa participantes, congrega más de 700 estudiantes de 46 centros https://t.co/WOijdNY7ae https://… -

La Feria “Ikasenpresa” incrementa el número de participantes y congregará en Eibar a más de 700 estudiantes de 4... https://t.co/s2wqcSI9Dg -
2016-02-02
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Feria “Ikasenpresa” incrementa participantes, congrega más de 700 estudiantes de 46 centros https://t.co/WOijdNY7ae https://… -
2015-02-04
Comentario de Twitter:
La Feria “Ikasenpresa” incrementa el nº de participantes y congregará a más de 700 estudiantes de 46 centros de FP http://t.co/hNvvWrvmXL