Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Tapiak adierazi du Euskadi enpresa-proiektu berriak ezartzeko erakargarria dela

2015.eko otsailak 04

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak adierazi du iaz euskal lurraldean lauzpabost enpresa-proiektu ezarri zirela eta aurten gehiago egongo direla. Hala, Radio Euskadik egindako elkarrizketan, Euskal Autonomia Erkidegoa inbertsio berriak egiteko «lurralde erakargarria» dela baieztatu du Tapiak, dela administrazioen laguntzengatik, dela enpresa txikien eta handien artean sortutako ekosistemagatik. 

Halaber, Tapiak «deslokalizazioa» iritzi dio Sibán fabrika Kantabriara joateari. Ekonomiaren Garapen Saileko buruak esan duenez, Europako araudiak laguntza mota ezberdinak ematea ahalbidetzen du, baina ez enpresa bat Europar Batasuneko eskualde batetik beste batera eramateko. Erakundeak enpresak Euskadin geldi daitezen eta «edozeren truke» joan ez daitezen lan egiten ari direla esan du Tapiak.

Berdelaren arrantza-kanpaina eteteari dagokionez, «ulertezina» da Arantza Tapia sailburuaren ustez. Ez da ulergarria, haren iritziz, itsasontzi bakoitzaren kupoa, bakoitzak bildu behar duena, banatu ondoren kanpainaren hasiera 15 egun atzeratu izana. Ministerioarekin hitz egin ondoren atzerapenaren jakinarazpena beste azalpenik ez duela jaso adierazi du Tapiak.

5 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PanAsoc
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: En entrevista con @Danimetalcrew , @Arantxa_Tapia afirma que la CAV es atractiva para las nuevas inversiones ➡ http://t.co/6i0

  • @FEMABASK
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: En entrevista con @Danimetalcrew , @Arantxa_Tapia afirma que la CAV es atractiva para las nuevas inversiones ➡ http://t.co/6i0

  • @Danimetalcrew
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: En entrevista con @Danimetalcrew , @Arantxa_Tapia afirma que la CAV es atractiva para las nuevas inversiones ➡ http://t.co/6i0

  • @EmpreSEA
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: En entrevista con @Danimetalcrew , @Arantxa_Tapia afirma que la CAV es atractiva para las nuevas inversiones ➡ http://t.co/6i0

  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    [ELKARRIZKETA] En @radioeuskadi , @Arantxa_Tapia afirma que la CAV es atractiva para las nuevas inversiones ➡ http://t.co/wm1P5wmCBW

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)