Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak elurragatiko alerta laranja ostegunera, otsailak 5, luzatu du

2015.eko otsailak 03
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 3a- Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak biharko aktibatutako elurragatiko alerta laranja ostegunera luzatu du.
 
Euskalmet-Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, hurrengo egunetan, Atlantikoko goi-presioen eta kontinenteko behe-presioen ondorioz, aire polarreko masa iritsiko zaigu, ipar-ekialdeko haizeekin.

Egoera horretan, desegonkortasuna eta prezipitazioak nagusituko dira EAEn, elur moduan kota baxuetan, batez ere, asteazkenean eta ostegunean. Ipar-ekialdeko haizeen ondorioz, prezipitazioak ugariagoak izango dira Bizkaian eta Arabako mendebaldean eta hotz handiagoa izango da Gipuzkoan eta Arabako ekialdean.

Elurra

Euskalmeten arabera, asteartean, hilak 3, elur-maila 200-400 metro ingurukoa izango da. Gainera, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, baliteke 0-100 metroraino jaistea. Prezipitazioak nabarmenak izango dira asteazkenean eta ostegunean, eta elur forma izango dute, baita kota baxuetan ere. Zaparradak eta txingorra ere izango dira, batez ere, EAEko mendebaldean.

Prezipitazioak 20 mm-tik gorakoak izango dira Kantauri isurialdean. Hala, 5-20 cm elur artean pilatuko da kota ertain eta altuetan eta 2-10 cm inguru kota baxuetan. Ostiralean eta larunbatean prezipitazioak eskasak izango dira.

Tenperaturak

Tenperaturak oso hotzak izango dira, gehienez 0-5 ºC artekoak kostaldean eta 0 ºC-koak barnealdean. Gutxieneko tenperatura 0 ºC-koa izango da kostaldean eta 0 eta -5 ºC artekoa barnealdean. Baliteke egunik hotzena ostirala (otsailak 6) izatea. Baliteke barnealdean, egun osoan, 0 ºC-tik beherako tenperatura izatea eta kostaldean, 0 ºC ingurukoa.

Hala, baliteke kostaldean tenperatura minimoa 0 ºC-tik beherakoa izatea, batez ere, Gipuzkoan, eta barnealdean -5 ºC ingurukoa. Mendialdean, tenperaturak baxuagoak izango dira.

Horrenbestez, izozte nabarmenak izango dira, baita kostaldean ere, batez ere Gipuzkoan. Barnealdean, izozteak ertainak izango dira, eta, mendialdean, gogorrak.

Finean, hurrengo egunetan hotza eta elurra (maila baxuetan) izango dira nagusi, batez ere, asteazkenean eta ostegunean. Asteburuan, tenperatura hotzak, izozteak eta elur-maila baxua izango dira oraindik, baina prezipitazioak ez dira ugariak izango. Gainera, igandean ez da prezipitaziorik izango.

Gomendioak

Euskalmeten iragarpenak ikusirik, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak aire librean jarduerak egin aurretik egoera meteorologikoa kontuan hartzea gomendatzen du, eta Trafiko Zuzendaritzak errepideen egoerari buruz ematen dituen gomendioak jarraitzea. Gogoan izan alerta laranjarekin ez dela gomendatzen mendian hainbat kirol jarduera egitea.

 

Oharra: Eguraldi iragarpenak eta abisuak Euskalmeten bidez jarraitzea gomendatzen da (http://www.euskalmet.net). Abisuen kasuan, jarraipena Twitter bidez egitea aholkatzen da (@Euskalmet).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko otsailak 04

    Los días que verdaderamente se necesita la página trafikoa.net son días como este y da bastante pena que la página esté saturada, Ténganlo en cuenta para la próxima ocasión.

Komunikabideek behera kargatzeko