Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkoreka Herri Administrazio batek Euskadin egindako partaidetzari buruzko lehenengo liburu zuria aurkeztuko du gaur Legeblitzarrean

2015.eko otsailak 04
  • Agerraldian, gainera, Ana Viñals eta Pedro Ibarrak ere hartu dute parte, liburua egiteko prozesuan jardun duten unibertsitate-arloko adituetako bik.
  • Liburu zuria mota guztietako 400 pertsonek eta 150 erakundek batera egindako lanari esker sortu da (udalak, aldundiak, desgaitasuna duten pertsonen elkarteak, adineko pertsonak, kultura-elkarteak, unibertsitateak, ikastetxeak, GKEak, gizarteratze-elkarteak...)
  • Herritarrek osasuna, hezkuntza, ingurumena, kohesio soziala eta garapen ekonomikoa bezalako funtsezko gaietan partaidetza-mekanismoak ezartzen hastea lehentasuna dela uste dute.
  • Liburu zuria gobernuan lehenengo aplikatuko duen saila Osasunarena izango da, eta, herritarrek osasun politika publikoen kudeaketan parte hartzeko aukera izan dezaten tresnak martxan jarriko ditu.  

«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria» aurkeztu du Herri Administrazioko eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean. Erkoreka sailburuarekin batera, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier Bikandi eta liburua egiteko prozesuan parte hartu duten unibertsitate-arloko bi aditu izan dira; batetik, Ana Viñals, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzetako ikertzaile eta online komunikazioko eta sare sozial digitaletako aditua eta, bestetik, Pedro Ibarra, EHUko katedraduna, politika-zientzien arloan espezializatua eta Parte Hartuz taldearen sortzaile eta zuzendaria (unibertsitate horretako demokrazia parte-hartzaileari buruzko ikerketa-talde bat da).

«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria», Euskadin herri-administrazioak egindako mota honetako lehenengo tresna, EAEko herri-administrazioaren eta herritarren arteko elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako mekanismo iraunkorrak sortzeko tresna bat da. Horrela, herritarrek beraiei zuzenean eragiten dieten erabakietan parte hartu ahal izango dute.

Dokumentu honen azken helburua gobernantzako balio berriekin Eusko Jaularitzak duen konpromisoan aurrera egitea da (gardentasuna, erabakietan parte hartzea, publizitate aktiboa, azalpenak ematea eta abar). Horregatik, berrikuntza prozesu ireki bat oinarri hartutako lan-metodologiari jarraituta egin da dokumentu hau. Hau da: ez da aukeratu partaidetza-metodo estandazarizatu bat, liburuaren gaiak sortzeko prozesua ahalik eta gehien irekitzea baizik. Horrela, hala nahi izan duten pertsona guztiek beraien ekarpenak edozein bideren bidez egin dituzte eta horiek guztiak azken dokumentu honetan ordenatu eta jaso dira.

Guztira, lehenengo lan-egunetik (2013ko abenduaren 18tik) hamaika ekarpen jaso dira gobernuaren partaidetzarako webgunearen (www.irekia.euskadi.eus) bidez. 16 bilera eta zuzeneko tailerrak egin dira. Horietan guztietan, gutxi gorabehera, mota guztietako 400 pertsonek eta 150 erakundek parte hartu dute: udalek, aldundiek, desgaitasunen bat duten pertsonen, adineko pertsonem elkarteek, kultura-elkarteek, unibertsitateek, ikastetxeek, GKEek, gizarteratze-elkarteek, etab.(zerrenda osoa VI. eranskinean dago).

INPLEMENTAZIOA ETA GARAPENA

Eusko Jaurlaritzak «Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria» ezartzeko eta garatzeko 5 konpromiso hartu ditu, zehazki:

  • Adostasun handia duten eta bermatzeko araudia behar duten gaiak arau-proposamen bihurtzea: Konpromiso horren edukia Euskal Administrazio Publikoaren Lege Proiektuan jasota dago (irailean igorri zen legebiltzarrera). Lege-proiektu horrek 5. tituluan hauxe onartzen du: gai publikoetan parte hartzeko eskubidea, Euskal Autonomia Erkidegoko askotariko interesak ordezkatzen dituzten taldeen erregistroa, parte hartzeko prozesuak goiz eta zehaztasunez jakina raztea, partaidetza sustatzeko neurriak, bai eta horien eraginkortasuna ziurtatzeko bermeak ere dakartzana, eta gobernu irekiaren plataforma herritarrekiko etengabeko elkarrekintzarako espazio gisa.
  • Liburu Zuria gizartearen aurrean aurkeztea: Euskadiko Agiritegi Historikoan, Bilbon, abenduaren 19an, egindako jendaurreko aurkezpenaz gain, egiteko prozesuan parte hartu duten 150 elkarteek hedatzeko ekintza gehiago ere egingo dituzte. Halaber, horren edukiari buruz eztabaidatzeko prozesuak ere gauzatuko dira.
  • Legebiltzarrean bultzatzea: Jaurlaritzak berak eskatuta, liburua egiteko prozesua eta haren edukia legebiltzarreko taldeei jakina razteko Josu Erkoreka sailburuak egindako agerraldiaz beraz gain, Jaurlaritza legebiltzarkideen iritzien mende ere jarri da «Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria» zabaldu eta ezagutarazteko ez ezik, baita hobetzeko ere.
  • Esperientzia berritzaileen garapena sustatzea: Bi edo hiru proiektu pilotu berritzaile gauzatzea da xedea, parte-hartzea laguntzeko bestelako formulak esperimentatu ahal izateko. 2015 eta 2016 artekoa da horiek garatzeko epea.
  • Barneko hedapena egitea: Publikoaren arloko langile eta zuzendarientzako sentsibilizazio- eta prestakuntza-programak garatuko dira, parte hartzeko prozedurak eta tresnak ezagutarazteko eta horien erabilera bultzatzeko.

Konpromiso horiei hedapena ahalik eta hoberen egiteko liburuak nabarmentzen dituen gomendioak gehitu behar zaizkie, besteak beste: administrazioen eta herritarren arteko zubi-lana egin dezaketen sindikatuak, federazioak, elkarteak... identifikatzea; partaidetza edo aholkularitzako kontseiluen eta organoen eginkizuna berraztertzea liburuan zer toki duten zehazteko; teknologia berrien eginkizunean sakontzea; parte hartzeko formula, metodologia edo tresna guztien zerrenda bat egitea...

EKINTZA ZEHATZAK

Liburu honen sorkuntzan parte hartu duten pertsonek uste dute 5 gaietan lehentasunezkoa dela partaidetza-bideak zehaztea: osasunean, hezkuntzan, ingurumenean, kohesio sozialean eta garapen ekonomikoan. Bost alor horietan, EAEko herri-administrazioak ezar ditzakeen ekintza zehatzak proposatu dira:

  1. Osasuna: osasunari dagokionez gastuak, kostuak eta inbertsioak azaltzea pertsona guztiek ulertuko duten hizkuntza sinple eta eskuragarri batean, hezkuntza-sisteman osasunari buruzko irakasgai bat jartzea, arreta sozio-sanitarioko planak egiten parte hartzea, gobernuko beste sail batzuetan osasunarekin zerikusia duten plan estrategikoak egitean pertsonal sanitarioari parte hartzeko aukera ematea, osasunari buruzko kontseiluetan bizilagunen elkarteak edo udalak kontuan hartzea tokiko ekimenak diseinatzeko, etab.
  2. Hezkuntza: txikitatik hezkuntza-curriculumean partaidetza, sormena eta espiritu kritikoa sartzea proposatu da, ikasleek gainerakoekin interakzioa izaten errazten dieten teknologiak (esaterako, sare sozialak) erabiltzeko beharrezkoa den trebetasuna eskuratzen dutela ziurtatzea, irakasleen irudiaren prestigioa eta balioa berreskuratzeko tresnak inplementatzea, formalak ez diren ikaskuntza-inguruneak sortzea, ikastetxeetan inklusio sozialeko programetan eta aniztasun-programetan inbertitzea, ikasleen arteko errespetua, elkarbizitza eta ikasleen hizkuntza-aberastasunari mesede egiten dien esparru bat ezartzea, etab.
  3. Ingurumena eta ingurunea: liburuaren arabera positiboa da hau guztia: berotegi-efektuko gasen emisioei buruzko datuak eta neurketak argitaratzea eta eguneratzea, hondakin gutxiago sortzeko herritarrak inplikatzea, ingurumenean eragina izango duten proiektuei buruzko erabakietan gizartea eta interesa duten taldeak kontuan hartzea, etab.
  4. Kohesio soziala: parte hartu duten pertsonen ustez funtsezkoa da EAEko herri-administrazioa herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen eta prestazioen diseinuan gizartea inplikatzeko gai izatea, hirugarren sektorearen lankidetza-sareak garatzea, bazterketa soziala bezalako arazoak konpontzeko herritarren partaidetza integrala sustatzea, enpresek beraien erantzukizun soziala onartzeko mekanismoak ezartzea, etab.
  5. Garapen ekonomikoa:  Pertsona ekintzaileei laguntzea eskatu da, enpresak sortzeko beharrezkoak diren paperak sinplifikatuta; talde-laneko ekimen guztiak sustatzea: kooperatibak, crowdfunding-a, denboraren bankuak, etab.; erronka sozialei erantzun diezaieketen enpresa-proiektuetan inbertitzea; enpresaren alorrean balio sozialak berreskuratzea; enpresen eta hezkuntza-zentroen arteko lankidetza zabaltzea ikasleek ekoizpen-sarera gehiago egokitzen den prestakuntza jasotzeko, etab.

Liburu honek abiapuntua izan nahi du, dokumentu bizi eta irekia, bere edukiak abian jarri ahala aberasten eta eguneratzen dena. Osasun Saila lehena izango da «Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria» ezartzen hasten.

PARTAIDETZAKO PROZESUAK

«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriak» herritarren partaidetza-prozesu guztiek izan behar dituzten funtsezko 6 gaien zerrenda egin du:

  • Entzute- eta ekarpen-ardatzen arabera lan egin behar da.
  • Gardena, inklusiboa eta irekia izan behar du.
  • Gauzak nola egin daitezkeen aniztasunean sustatu behar da; horrela, balizko konponbideetan pentsatzen da, balizko arazoei buruz pentsatu beharrean.
  • Herritarren esku dauden partaidetza-euskarri eta -mekanismo guztiak modu integralean kudeatu eta koordinatu behar ditu.
  • Autokritikarako eta ebaluazio-gaitasunerako maila handia izan behar du.
  • Sare sozialak partaidetza-prozesu zabaletan administrazioaren eta herritarren arteko harremana sustatzeko mekanismo gisa erabili behar ditu.

PARTE HARTZE KULTURA

«Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren» erronka nagusia da partaidetza-kultura baterantz aurrera egitea. Kultura horri esker, administrazioa hurbilago egongo da eta herritarrekiko etengabeko elkarrizketa eta lankidetza sustatuko dira. Horregatik, EAEko herri-administrazioan aplikatu beharreko gomendioen zerrenda bat ere jaso da:

  • Herritarren esku ahalik eta datu publiko gehien jartzea eta berriz erabil daitekeen formatuan egitea, azken batean, gardentasunean eta Open Data politikan aurrera egitea.
  • Emaitzak hobetzeko ebaluazioak egitea, jarraipeneko eta azalpenak emateko mekanismoak garatzea.
  • Proposamenak, kexak, erreklamazioak eta abar jasotzeko eta horiei erantzuteko prozedurak garatzea. Horrela, benetako elkarrizketa eta herritarrentzat balio duena sortuko da.
  • Pertsonak eta kolektiboak ahaldunduntzeko prozesuak aktibatzea, partaidetzaren eta partaide legitimoen onarpen soziala sustatzea EAEko elkarteetan eta erakundeetan, etab. 
  • Partaidetza-eskubidea arautzea eta administrazioaren betebeharrak zehaztea, akordioak eta konpromisoak lortzea agenda publikoan partaidetza kontuan hartuta.
  • Partaidetzako sormena, prestakuntza sustatzea eta pertsonen konplizitatea lortuko duten barne-kudeaketako aldaketak bultzatzea.
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko maiatzak 06

    Me parece una idea estupenda.

    Debemos de dar autoridad, concebida como reconocimiento y responsabilidad, a toda Asociación que trabaje en beneficio de las las personas, sin olvidarnos de las Asociaciones como ATEA, APA SOS BILBAO, FELINOS BILBAO, APROVA, SOMOS VUESTRAS VOCES, AYRA, ASAAM BIZKAIA, GALGO LEKU, y muchas otras, que trabajan para beneficio de los animales, muchas veces sin ningún tipo de reconocimiento por parte de este Gobierno.
    Hay que darles voz y empoderamiento.
    Como veo que el tema del trato ético a los animales, no se menciona ,me vais a permitir que os lo recuerde y que las Empresas de recogida de animales que se contraten en Euskadi, vengan avaladas por Las Asociaciones Animalistas, que son las que controlan por medio del voluntariado, a dichas Empresas, preocupándose de las adopciones para que el sacrificio 0 de animales en Euskadi sea una realidad.
    Me alegra que, mi petición en Irekia , en representación de todas las Asociaciones y personas sensibles con el sufrimiento animal, pidiendo, UNA MESA DE TRABAJO PARA LA URGENTE CREACION DE UN PROTOCOLO DE ACTUACION QUE GARANTICE EL CUMPLIMIENTO DE LA LEY DE PROTECCION ANIMAL DEL GOBIERNO VASCO, les haya parecido una idea necesaria y que sirva para construir una sociedad más avanzada, y más sensible, porque sólo será posible aunando esfuerzos entre GOBIERNO VASCO, AYUNTAMIENTOS, ,DIPUTACIONES,ASOCIACIONES ANIMALISTAS, POLICIA MUNICIPAL, ERTZAINTZA, Y CIUDADANIA.
    EDUCACION, INSPECCION DENUNCIA, INVESTIGACION Y SANCION.
    EDUCACION DESDE LA ESCUELA EN UN TRATO ETICO A LOS ANIMALES.
    INSPECCION Y TOLERANCIA CERO AL MATRATO, DESDE LAS INSTITUCIONES.
    DENUNCIA DEL MATRATO POR PARTE DE LA CIUDADANIA, ABRIENDO CAUCES SENCILLOS Y ANIMANDO A ELLO, DESDE EL GOBIERNO.
    RAPIDA ACTUACION DEL GOBIERNO ANTE LAS DENUNCIAS.
    DURAS SANCIONES A LOS MALTRATADORES.

  • @CyberEuskadi
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    "Josu Erkoreka presenta en el Parlamento el primer libro blanco de participación de una administración en Euskadi" http://t.co/foqDAR5Uag

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)