Berriak
Eu

Gastronomiak presentzia izan du Euskadiko turismoaren hilabetean, Buenos Airesen

2010.eko ekainak 19

Euskadiko sustapen turistikoaren hilabetearen baitan, Elvira Cortajarenak Euskadiko gastronomia aurkeztu zuen. Publiko zabal baten aurrean, Eusko Jaurlaritzako Ordezkariak bere iritzi pertsonalak adierazi zituen euskal sukaldea bereizi eta mundu osoan ospetsu bihurtu duenari buruz.

Berarekin batera Miguel Enriquez egon zen, Argentinako hiriburuan urtebetea egin duen Sagardi Jatetxearen Zuzendari Exekutiboa. Enriquezek errepasoa eman zion euskal sukaldaritzak azken 30 urteotan izandako bilakaerari, sagardotegien tradizioa ere aipatuz.

Ekain osoan, Euskadik Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguain duen Ordezkaritzak Euskadiko eskaintza turistikoaren hedapena egin du Paseo La Plaza antzerki-multzoko VIP aretoan

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria