Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak elurragatiko alerta laranja aktibatu du asteazkenerako, otsailak 4

2015.eko otsailak 02

Aire polarreko masa batek tenperaturen jaitsiera nabarmena eragingo du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak elurragatiko alerta laranja aktibatuko du asteazkenean, 3:00etatik aurrera, egun osorako. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.
 
Euskalmet - Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenen arabera, hainbat frontek zeharkatuko dute EAE eta elurra utziko dute maila baxuetan, batez ere, asteazkenean eta ostegunean. Ipar-ekialdeko egoeren ondorioz, prezipitazioak ugariagoak izango dira Bizkaian eta Arabako mendebaldean eta hotz handiagoa izango da Gipuzkoan eta Arabako ekialdean.

Euskalmeten arabera, Atlantikoko goi-presioen eta kontinenteko behe-presioen ondorioz, aire polarreko masa iritsiko zaigu, ipar-ekialdeko haizeekin.

Elurra

Gaur, astelehena, elur-maila igo arren, bihar, asteartea, berriz jaitsiko da eta 300-400 metroen inguruan geratuko da. Gainera, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, baliteke 0-100 metroraino jaistea.

Baliteke prezipitazioak nabarmenak izatea asteazkenean eta ostegunean, eta maila baxuetan ere elur moduan egitea. Izan ere, zaparradak eta txingorra izango dira, batez ere, EAEko mendebaldean.

Baliteke prezipitazioak 30 mm-tik gorakoak izatea Kantauri isurialdean, hau da, 5-30 cm arteko elurra egitea maila ertainetan eta altuetan eta 2-15 cm artean maila baxuetan.

Tenperatura baxuak

Euskalmeten iragarpenen arabera, tenperaturak oso hotzak izango dira, gehienez 0-5 ºC artekoak kostaldean eta 0 ºC-koak barnealdean. Gutxieneko tenperatura 0 ºC-koa izango da kostaldean eta 0 eta -5 ºC artekoa barnealdean.

Gaurko iragarpenen arabera, baliteke egunik hotzena ostirala (otsailak 6) izango da. Baliteke barnealdean, egun osoan, 0 ºC-tik beherako tenperatura izatea eta kostaldean, 0 ºC ingurukoa.

Hala, baliteke kostaldean tenperatura minimoa 0 ºC-tik beherakoa izatea, batez ere, Gipuzkoan, eta barnealdean -5 ºC ingurukoa. Mendialdean, tenperaturak baxuagoak izango dira.

Horrenbestez, izozte nabarmenak izango dira, baita kostaldean ere, batez ere Gipuzkoan. Barnealdean, izozteak ertainak izango dira, eta, mendialdean, gogorrak.

Finean, hurrengo egunetan hotza eta elurra (maila baxuetan) izango dira nagusi, batez ere, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean.

Asteburuan, tenperatura hotzak eta elur-maila baxua izango dira oraindik, baina prezipitazioak ez dira ugariak izango.

Gomendioak

Iragarpenak ikusirik, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak aire librean jarduerak egin aurretik egoera meteorologikoa kontuan hartzea gomendatzen du, eta Trafiko Zuzendaritzak errepideen egoerari buruz ematen dituen gomendioak jarraitzea. Gogoan izan alerta laranjarekin ez dela gomendatzen mendian hainbat kirol jarduera egitea.

 

Oharra: Eguraldi iragarpenak eta abisuak Euskalmeten bidez jarraitzea gomendatzen da (http://www.euskalmet.net). Abisuen kasuan, jarraipena Twitter bidez egitea aholkatzen da (@Euskalmet).

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @romabaraka
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Amalagundu: Activada la alerta naranja por nieve http://t.co/Z1okuwcLes

  • @Amalagundu
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Activada la alerta naranja por nieve http://t.co/Z1okuwcLes

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ALERTA NIEVE] El Departamento de Seguridad activa para el miércoles, día 4, la alerta naranja por nieve ➡ http://t.co/pIieMY2

  • @Marfert
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia: El Departamento de Seguridad activa para el miércoles, la alerta naranja por nieve en #Euskadi http://t.co/qruD0epRgv #euskalmet

  • @ikermerodio
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ALERTA NIEVE] El Departamento de Seguridad activa para el miércoles, día 4, la alerta naranja por nieve ➡ http://t.co/pIieMY2

  • @plonbide
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Departamento de Seguridad activa para el miércoles, día 4, la alerta naranja por nieve ➡ http://t.co/HUOZlYvoGQ #euskalmet #…

  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    [ALERTA NIEVE] El Departamento de Seguridad activa para el miércoles, día 4, la alerta naranja por nieve ➡ http://t.co/pIieMY2Au7 @Euskalmet

Komunikabideek behera kargatzeko