Berriak
Eu

Merkosur-eko euskal etxearen erdia bisitatuta dago

2010.eko ekainak 18

Euskal gizataldeak sakonkiagoa ezagutzeko xedearekin Eusko Jaurlaritzak Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien duen Elvira Cortajarena Ordezkariak Ayacucho, Tandil, Necochea, Balcarce, Mar del Plata eta Maipuko euskal etxeetan izan zen. Buenos Aires probintziako hego-ekialdean kokatutako euskal etxeak bisitatu ondoren, orotara 47 euskal etxe dira orain arte bisitatutakoak. Lau egunez Ordezkariak Panpa eskualdean 1.200 kilometro egin zituen.

"Garrantzitsua da eskualde honetako euskal etxeek elkarren artean duten elkartasuna. Euskal etxe batek dantza talderik ez izatekotan beste herri bateko dantza taldea joaten da haien euskal etxera. Musika taldeen kasuan ere gauza bera egiten dute. Adibide hauek beste eskualde batzuetan baino adiskidetasun handiago dagoela erakusten digute. Honela ekimen berria abian jartzen direnean gizataldeen arteko sinergiak erabatekoak dira" laburbildu zuen Cortajarenak.

Bira ekainaren 14ean, astelehenam, hasi zen Ayacuchoko euskal etxean. Bertan Euskal Odola Zuzendaritzak egin zion harrera Ordezkariari. Lau urte bakarrik zabalik daramatzan arren Ayacuchoko euskal etxeko partaideen artean emakume eta irakasle ugari dago. Hori del eta, eximen ugari daude haurrei zuzenduak: "ipuinaren tartea" edota txikienei zuzendutako herri kirolak.

Euskal etxea 20.000 laguneko herri txiki batean kokatua izan arre, 600 inguru dira bazkideak. Euskal Odolaren egoitzara egindako bisitan, Elvira Cortajarenak hainbat hedabideekin hartu emana izateko aukera izan zuen. Hedabideetako kideek Euskadiren egoeraren berri eta Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanetako politikaren berri izateko jakin mina azaldu zuten.

Jarraian euskal ordezkaria Tandilgo Gure Etxeara hurbildu zen. 60 urte dituen euskal etxe hau Ayacucho, Azul eta Rauchko euskal etxeekin lankidetza zabala du.

"Tandilgo euskal etxeak historia luzea darama bizkarrean eta horrek dantza, musika, abesbatza, euskera eta pilota arloetan egitasmo asko aurrera ateratzeko aukera eman eta ematen dio" Adierazi zien Ordezkariak herriko komunikabideei. Bisitari amaiera prestua emateko asmoz Elvira Cortajarena herriko alkatearekin, Miguel Lunghirekin elkarrizketatu zen.

Asteartean Elvira Cortajarena bisitaldiko punturik urrunenera iritsi zen, Buenos Aires probintzia hegoaldeko Necocheara alegia. Atlantikoko itsas ertzeko hiri hau Buenos Aires hiriburutik 500 kilometrotara dago eta Argentina osoko euskal etxe handienetakoa du. Egoitzak hiru mila metro koadro ditu, hiru kale ezberdinetara du irteera. Horrez gain jatetxea, mila pertsonentzako aretoa, trinketa, saskibaloi kantxa eta elkarte gastronomikoa ditu bere egituren barruan.

Necocheako gizataldeari dagokionean, euskal etxearen suspertzean Hator Hona egitasmoak izan duen garrrantzia azpimarratzen dute. Horregatik, 2011ean hiri honetan ospatu behar den Euskal Aste Nazionaleko protagonistak gazteak izango direla erabaki dute. Euzko Etxeako festarik aipagarriena urtarrileko San Sebastian eguna da. Euren danborrada izateaz gain, 1997ean Odon Elorza, Donostiako alkateak Felix Muguerza Necochea euskal etxeko lehendakaria urrezko danborrarekin saritu zuen.

Bisitaren hirugarren egunean Mar del Platako Denak Bat eta Balcarceko Euskaldunak euskal etxeetan izan zen Ordezkaria. Mar del Platakoa lehen bisita izan ez arren Ordezkariak egoitzan burutzen ari diren obren aurrerapenak gertutik jarraitzeko aukera izan zuen, eta baita ere urte honetako azaroan Euskal Aste Nazionalaren prestakizunen berri izan zuen. Zuzendaritzak zehaztasun handiarekin egitasmo osoaren berri eman zioten ordezkariri. Ekimenek Euskaditik etorritako partaideez gain, Amerika osoko partaideak ere bilduko ditu.

Kostaldetik ordubete batera. Balcarcen, Cortajarenak Balcarceko euskal etxean izan zen. Bertan euskal etxeko zuzendariak eta zuzendaritzako kideek urte osoko ekintzen berri eman zioten Elvira Cortajarena, Ordezkariari.

Bidai Maipuko Anaitasuna euskal etxeari egindako bisitarekin amaitu zen. Herri txiki honetako euskal gizataldeak bi alor nagusi ditu, batetik dantzak eta bestetik musa. Momentu honetan egoitza nagusiko aretoa handitze lanetan dabiltza euskal etxeko kideak. Obra hauei esker ekimenetan partaide gehiago bertaratu ahal izango dira. Maiputik joan baino lehenago, Ordezkariak herri liburutegia eta Maipuko museo bisitatu zituen herriko Kultura Zuzendariarekin eta euskal etxeko ordezkariekin batera batera.

2 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko ekainak 28

    Muchas gracias por su comentario. Un saludo.

  • 2010.eko ekainak 18

    Una vez más tengo que destacar no sólo la labor de doña Elvira Cortajarena, sino el esfuerzo de la delegación por transmitir el trabajo que realiza en su región de actuación. Por eso, otra vez, además de una felicitación a Cortajarena quiero dejar una queja al resto de delegaciones por no dar cuenta al pueblo de su actividad y a la dirección de acción exterior por permitir este desfase de comunicación entre las distintas delegaciones.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria