Berriak Osasuna
Eu

Euskadiko Kontseilu Soziosanitarioaren bilera berria arreta integralagoa eta kalitate handiagokoa bultzatzeko

2015.eko otsailak 02

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua gaur goizean bildu da Gasteizen, era horretako zerbitzuen erabiltzaileentzako arreta Euskadi osoan hobetzeko 2013ko uztailean onartutako ildo estrategiko soziosanitarioen barruan jarritako helburuen betetze-mailan egindako aurrerapenak aztertzeko.

Gaur eguerdian Lakuan izan dute bilera, eta hauek parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Osasuneko sailburu Jon Darpónek eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxebarriak, Arabako Gizarte Zerbitzuetako diputatu Marta Alañak, Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanzak, Gipuzkoako Ezinduen eta Ezgaituen Laguntzako zuzendari Txelo Pérezek eta Mariano Gómezek, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ordezkari gisa.

Bileran, besteak beste, hiru lurralde historikoetako egoitzetan Osakidetzaren historia klinikoa ezartzeko lanaren oso balorazio positiboa egin dute. Lan hori 2015ean zehar egiten jarraituko dute, gainera. Horri esker, legeak horretarako gaitzen dituen osasun-alorreko profesionalek zerbitzu publikoen erabiltzaileak diren pertsonen Historia Klinikoa eskuragarri izango dute; horrela, existitzen den edo sor daitekeen Historia Klinikoa modu azkarrean eta eguneratuta izan ahalko dute. Aldi berean, horren ondorioz, gizarte-zerbitzuen eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren paziente-erabiltzaile guztien segurtasuna, diagnosia eta tratamendua hobetu egingo dira. Ekimen horri lotuta, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak elkarreragingarritasun-tresna komuna ere onartu du alor sozialaren eta sanitarioaren arteko komunikazio eraginkorra lortzeko eta etorkizuneko historia soziosanitarioa garatu ahal izateko.

Halaber, 2015ean ere egin beharreko lehen mailako arreta soziosanitarioko ekipo berrien garapena eta hedapena ere aztertu dituzte. Horiei esker, udalerri eta foru-aldundietako osasuneko eta gizarte-zerbitzuetako taldeek baterako arreta emango diete behar soziosanitarioak dituzten pertsonei, adinekoei bereziki, plan bateratu eta koordinatu bati jarraiki.

Abian dauden proiektuen artean, arreta berezia eman zaio arreta goiztiarreko ereduaren garapenari. Eredu hori, izan ere, behar bereziak dituzten umeei arreta integratua emateko prozesuren bitartez Bizkaiko lurralde osoan hedatu da 2014an. Era berean, arreta goiztiarreko eredua Bidasoko ESIk barne hartzen duen eskualdera ere zabaldu dela aipatu beharra dago.  Proiektu horiek bereziki garrantzitsuak dira, esparru berri eta beharrezko bat mugatzen baitute, soziosanitario-hezigarria, alegia.   

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Arabako Gizarte Zerbitzuetako diputatu Marta Alañak, Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanzak, Gipuzkoako Ezinduen eta Ezgaituen Laguntzako zuzendari Txelo Pérezek, Mariano Gómezek, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ordezkari gisa.