Berriak Lehendakaritza
Eu

Galiziaren eguna Euskadin

2010.eko ekainak 20

Gaur, Laudion, Galiziaren XXV. eguna ospatu da eta bertan, lehendakariak eta Xuntako presidente den Alberto Núñez Feijook parte hartu dute

Lehendakariak esan du ez dagoela euskal herritarra izateko modu bakar bat, “ez baitaude bi euskal herritar berdin”, eta ezaugarri hori bizirik mantentzearen alde agertu da, “hori baita gizarte moderno, ireki, solidario eta integratzaile bat osatzeko giltza”.

Patxi López lehendakariak gaur, Laudion, Galiziaren XXV. egunean parte hartu du. Ekitaldian lehendakariak esan du galiziarrek nahiz euskaldunok immigrazioa “DNAn" dugula. Horri esker, Euskadi osatu ahal izan da eta hainbat identitate desberdin bildu dira bertan. “Ez dago euskal herritarra izateko modu bakar bat, ez baitaude bi euskal herritar berdin”, esan du lehendakariak, eta ezaugarri hori bizirik mantentzearen alde agertu da, “hori baita gizarte moderno, ireki, solidario eta integratzaile bat osatzeko giltza”.

Patxi López lehendakaria gaur Galiziako Xuntako presidente den Alberto Núñezekin eta Laudioko alkate den Jon Karla Menoiorekin egon da.

Bere esku-hartzean, Patxi Lópezek Euskadi eta Galiziaren arteko loturak “asko” direla adierazi du, “beren lurrean oso errotuta daude, hizkuntza eta kultura propioak dituzte, baina aldi berean, anitzak, irekiak, abegitsuak eta solidarioak dira”, esan du lehendakariak. Bere hitzetan, erkidego galiziarra Euskal Herrian sakonki errotuta dagoen erkidego bat da eta “herri honen garapena eta ongizatea lortzeko ahalegin handia egin du".

Galiziaren Egunean Manuel Ramón García Sotok eta Juan Pedro Morin Bentejac-ek Urrezko Intsignia eta “Anduriña de Prata” jaso dituzte, hurrenez hurren. Lehendakariak ospakizun hau baino lehen bilera pribatu bat gauzatu du Euskadiko Zentro Galiziarretako presidenteekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria