Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak haurdun dauden emakumeei Kukurruku Eztularen aurkako txertoa jartzeari ekin dio gaur

2015.eko otsailak 02

Haurdun dauden emakumeei kukurruku-eztularen aurkako txertoa jartzeko gomendioa jasota dago Osasun Sailak 2015eko txertaketaren egutegian sartutako berritasunen artean. Osasuneko sailburu Jon Darpónek iragarri zituen horiek duela bi aste.

Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariak proposatuta, haurdunaldiaren azken hiruhilekoan kukurruku-eztularen aurkako txertoa jartzeak jaioberriak eraginkortasun handiagoz babestea du helburutzat

Gaurtik aurrera, haurdunaldiaren azken hiruhilekoan dauden emakumeak osasun-zentrora joan ahal izango dira kukurruku-eztularen aurkako txertoa jartzera. Osasun Sailak aurten sartu du gomendio hori txertaketa-egutegian Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariak proposatuta.

Emakumeek haurdunaldiaren 27. eta 36. aste artean kukurruku-eztularen aurkako txertoa jarriz Euskadiko jaioberriak gaixotasun horren aurrean modu eraginkorragoan babestea da helburua, uneotan egoera epidemiologiko zehatz bat baitago txertaketako estaldura-maila handia duten herrialdeetan, Euskadin esaterako, kukurruku-eztula ugaritzearen ondorioz.

2011tik kukurruku-eztularen agerpena handitu egin da, eta 2012an 100.000 biztanleko 16 kasura iritsi ziren. Gaixo gehien duen adin-taldea urtebetetik beherakoena da. Egoera epidemiologikoa kontuan hartuz, eta Estatuko gainerako erkidegoetan bertsua dela, Osasun Sailak haurdun dauden emakumeei kukurruku-eztularen aurkako txertoa gomendatzea erabaki du, eta haurdunaldian segurtasunez jar daitekeen txertoa dela nabarmendu nahi du.

Kukurruku-eztularen agerpena. Euskadi. 1990-2012

Haurdunaldian,30. astetik aurrera, fetuari antigorputz babesgarriak plazentaren bidez transmititzen zaizkionez, hirugarren hiruhilekoan kukurruku-eztularen aurka txertatzeak antigorputz babesgarrien kontzentrazio handiagoa igarotzea bermatzen du jaiotzatik unerik hurbilenean, eta horrek are babes handiagoa bermatzen du.

Haurren txertaketa-egutegiak adierazten duen moduan, kukurruku-eztularen aurkako txertoa umea jaio eta 2 hilabetera, 4 hilabetera, 6 hilabetera eta 18 hilabetera jartzen da, estaldura 6 urte dituztenean azken dosi bat emanez osatuta.

Haurdun dauden emakumeei txertoa jarriz are babes handiagoa ematen zaie umeei gaixotasun honen aurka. Osasun Sailak gogorarazi nahi du txertoak gaixotasunak banaka eta taldeka prebenitzeko tresna eraginkor eta seguruena direla, berdin-berdina gizarte osoarentzat, eta berretsi egiten du Euskadin gaixotasunen prebentzioa eta ekitatea bermatzen dituen txertaketa-egutegi on bat edukitzearen aldeko apustua.

Euskadik betidanik txertaketa-politika oso aktiboa eta berritzailea izan du. Horregatik, Estatuko eta Europako txertaketa-estaldura onenetako bat dugu. Hain zuzen ere, % 90etik eta % 95etik gorakoa da txerto garrantzitsuenei dagokienez: difteria, tetanos, kukurruku-eztula, poliomielitis, heamophillus influenzae b edo B hepatitisa. Datu horiek eragina dute herritarren osasunean, txertoa duten gaixotasun gehienen oso kasu gutxi baitira Euskadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau