Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik %15 bisitari gehiago eta euskal turismo enpresa profesionalen jardueran %27ko hazkundea lortu du FITUR 2015ean

2015.eko otsailak 01
  • Euskal enpresa gehiago eta lan gehiagorekin: azoka honetan izandako enpresa profesionalen kopurua 70era arte hazi da, iaz baino %27 gehiago. Bilera profesionalen kopurua 320ra iritsi da, %20ko hazkudearekin.
  • Sari ezberdinak: Stand-ik onenari, Turismo arloan Gobernu baten kudeaketarik onenari eta sail ezberdinetan (Turismo kalitatearen Q-a, SICTED eta TripAdvisor) 48 enpresen kalitateari.

Euskadiren presentzia urteko lehen turismo azoka profesionalean gaur bukatzen da Fitur-en balantze oso onarekin, batez ere enpresa profesionalen kopuruan eta euren jardueran izandako hazkundeagatik.

 690 standeko azokan (%12 gehiago), 165 naziotako 9.400 enpresatik gora, eta 52 naziotako 7.262 kazetarik jarraitu duten azokan, Euskadi bere egoera ona erakutsi du.

FITUR 2015ean bisitari profesionalak %5 igo diren bitartean, Euskadik %27ko hazkundea lortu du bere jarduera profesionalean stand-aren lan-gunean izandako 350 bilera izan dituzten 70 enpresen lanari esker.

 

Lau egunetako lan gogorraren ondoren, eta gaurko bisitari kopurua kontutan izan gabe, iaz baino %15 bisitari gehiago lortu dira Euskadiren stand-ean atzo arratsaldeko 18,00ak arte, 16.638 lagunekin gure jomugan interesaturik.

 

Gehien eskatutako informazioak:

BTT mapak, ibilbide berdeak, Geoparkea, landa-turismoa, esperientzien mapak eta liburuxkak errezetakin.

Bilbon: asteburuko ekintzetan sustatutako ekitaldiei buruzko informazioa: Basque Fest eta Red Bull Cliff Diving World.

 

Donostia: Donostia 2016 ekimenari buruzko informazioa eskatu da profesionalei zuzendutako egunetan.

 

Vitoria-Gasteiz, sendientzako turismoa eta BTT-ari buruzkoa.

 

Gure Mendi eta Haranak: Barnealdeko liburuxka eta Ibilbideei buruzko informazioa.

 

Arabako Errioxa: upategiak eta Laguardiari buruzkoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)