Berriak
Eu

Giza eskubideen behaketarako euskal ordezkaritzak Guatemalara egindako bidaiaren ondorengo adierazpena

2015.eko otsailak 02

Urtarrilaren 24 eta urtarrilaren 31a bitartean, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendari den Monika Hernando, Giza Eskubideen Behaketarako Ordezkaritza bateko buru izan da Guatemalan, Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programaren barruan. 2014an, programa horrek sexu-dibertsitate arloko kolektiboen eskubideen defendatzaile bat hartu du Euskadin, besteak beste.

Aipatutako ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria, Paul Ortega, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko eta gizarte zibileko zenbait kidez osatuta egon da.

Guatemalako egonaldian, gobernuz kanpoko hainbat erakunderekin bildu da, besteak beste, honako hauekin: Kriminalizazioaren Aurkako Aliantzarekin, UDEFEGUArekin, OASISekin, emakumeen eskubideak defendatzen dituzten erakundeetako ordezkariekin, herri-indigenen eta nekazari-komunitateen eskubideak defendatzen dituzten erakundeetakoekin, Nazio Batuetako organismoetakoekin eta Guatemalako zenbait erakundeetakoekin (adibidez, COPREDEH, PDH eta Fiskaltza). Halaber, Polizia Nazionalaren Artxibo Historikoa, CALDHk zuzentzen duen Memoriaren Etxea eta La Puya erresistentzia-komunitatea bisitatzeko aukera izan du.

Bilerak egin, lekukotzak jaso eta dokumentazioa aztertu ondoren, ordezkaritzak 

 

ADIERAZI DU

 

LEHENA: giza eskubideen, emakumeen, herri-indigena eta -nekazarien eta lurraldea eta sexu-dibertsitatea defendatzen dituzten pertsonen aurkako mehatxu, kriminalizazio eta estigmatizazioen aurrean kezka, begirunea eta giza eskubideen defentsa baketsuarekiko elkartasuna adierazten ditu.

BIGARRENA: Guatemalako erakundeek giza eskubideen arloan adierazi dituzten aurrerapausoak pozez hartzen ditugu, adibidez: kazetariak laguntzeko mekanismoa, sexu-dibertsitatearen errespetuari dagokionez aurrera egiteko erakunde-arteko mahaiaren sorrera eta PDHn edo Ministerio Publikoan unitate espezializatuak sortzea.

HIRUGARRENA: erakundeei babes-mekanismoak garatzen jarraitzeko eta giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonentzako laguntza eta errespetua indartzeko eskatzen diegu, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen esparruan, giza eskubideak sustatzen eta defendatzen lan egiten duten nazioarteko eta Guatemalako organismo, elkarte eta erakundeekin batera.

LAUGARRENA: nazioarteko elkarte, instituzio eta organismoek egindako harrera eskertzen dugu eta giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonen egoerari adi jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, baita beren lana segurtasunez egin ahal izan dezaten zaintzeko konpromisoa ere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    [GIZA ESKUBIDEAK] Euskal ordezkaritzak Guatemalara egindako bidaiaren ondorengo adierazpena ➡ http://t.co/X09V63mV5U #eusgara

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)