Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak ekaitzak jotako herriak bisitatu ditu eta Eusko Jaurlaritzak ondorio gehien izan dituzten familiei laguntzeko konpromisoa hartu du

2015-01-31

Iñigo Urkullu lehendakariak, Aburto, Beltrán de Heredia eta Darpón sailburuek  prezipitazioak eta Kadagua ibaiaren ur-goraldien ondorioak gehien pairatu dituzten udalerriak bisitatu dituzte. Zalla, Gueñes, Balmaseda eta Alonsotegin Kadagua ibaiak hainbat puntutan gainezka egin du eta  eragindako kalteak lehen eskutik ikusi ahal izan dituzte Eusko Jaurlaritzaren ordezkari horiek.

Zallako alkatea den Javier Portillorekin batzarra izan eta gero, Enplegu eta Gizarte Politika sailburu Juan María Aburtok aurreratu du Eusko Jaurlaritzak denboraleak eragindako kalteak konpontzen lagunduko duela. Zehazki, Aburtok adierazi du Jaurlaritzak ondorioak direla eta beren etxetik kanpo epe luzea igaro behar duten familiei etxebizitza bat izateko aukera emango diela. Sailburuak azaldu duenez, dagoeneko zonaldeko udalei jakinarazi die hiru etxebizitza daudela Zallan, hiru Gueñesen eta beste hiru Balmasedan helburu honetarako. Hurrengo egunetan kalteak neurtu beharko dira eta behar izanez gero etxebizitza gehiago jarriko dira udal hauen eskuetan, gehitu du sailburuak.

Bestalde, familiaren batek premiazko beharrar badu, Gizarte Politika arlotik ezohiko diru-laguntza jarriko dela aipatu du Aburto sailburuak. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)