Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernuaren Kontrolerako osoko Bilkura Eusko Legebiltzarrean

2010.eko ekainak 18

Lehendakariak esan du berak zuzentzen duela Eusko Jaurlaritzaren bakegintza politika

Bake prozesua izan da Eusko Legebiltzarrak jorratu duen gaietako bat. Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak duen bakegintza politikaren inguruan egindako galderari erantzun dio.

Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Patxi Lopez Lehendakariak nabarmendu du bera dela zentzu guztietan Eusko Jaurlaritzaren baketze politika zuzentzen duena. "Hori gauzatzea, ordez, Herrizaingo Sailaren eta Rodolfo Aresen eginkizuna da; gainera, Ares ondo ari da", azpimarratu du. Era berean, ezker abertzaleari ohartarazi dio beraiei dagokiela politikarako bidea egitea eta ez duela "lurreratze pistarik jarriko dagokiona egiten ez duen munduari".

Horrela erantzun du Lopezek Joseba Egibarrek Gobernuaren Kontrolerako saioan bakegintzari buruz galdetu eta gero. Zehazki, EAJren bozeramaileak behin betiko bakea lortzeko Jaurlaritzaren plana zein den argitzea eskatu dio.

Lehendakariak esan die "indarkeriarekin hautsi behar dutela eta ETA betiko desagertzeko lan egin behar dutela, horren truke ezer lortu gabe". "Gizarteak indarkeria gaitzestea eta betiko talde terrorista horrekin haustea espero du", gaineratu du eta "ez ditugu hitzak eta adierazpenak espero, gertaerak baizik", amaitu du. Hori gertatzen ez den heinean "ateak itxita jarraituko dugu, izan ere, irekita utzi diren bakoitzean, euskal gizartearen borondatea erabiltzeko izan da", esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari